Mikel Zabalza Garate
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel Zabalza Garate[oh 1] (Orbaitzeta, 1952 – Intxaurrondoko kuartela, 1985[1]), Donostiako hiribusetako langilea izan zen.[2]
Mikel Zabalza Garate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orbaizeta, 1952ko abuztua |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Intxaurrondoko kuartela, 1985eko azaroaren 26a (33 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: itotzea tortura |
Hiltzailea | Guardia Zibila |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | autobus-gidaria |
Enplegatzailea(k) | Donostiako Udala |
Guardia Zibilak atxilotu eta haren gorpua handik hogei egunera agertu zen Bidasoa ibaian, ur gainean, Endarlatsa inguruan, haren bila zebiltzanek ia egunero miatua zuten toki berean. Bertsio ofizialak dioenez, guardia zibilei arma-zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta zulo batetik ibaira erori eta bertan itota hil zen; hala ere, zantzu ugarik eta segurtasun-indarretako kide zenbaiten testigantzek Mikel Zabaltza torturapean hil zela adierazten dute. Pedro Gómez Nieto agenteak CESIDeko koronel Alberto Peroteri emandako informazioak Zabaltza polizia etxean hil zela azaldu zuen[1]:
« | Zabaltza eskuetatik joan zaie, galdeketan geratu da. Inoiz ez dute atzemango zer gertatu den. Litekeena da bihotza gelditu izana buruan plastikozko poltsa jartzearen ondorioz. | » |
Mikel atxilotu zuten egun berean, Idoia Aierbe neska-laguna eta Ion Arretxe aktorea ere atxilotu eta torturatu zituzten, besteak beste. Mikel eta Ion elkar ezagutzen ez bazuten ere eta elkarren artean harremanik ez bazuten ere, Arretxek tortura basatiak salatu zituen, Mikeli egin zizkioten antzerakoak; "torturak Espainian duen inpunitatea" ere salatu zuen.[3] CNIk 2022ko martxoan adierazi zuen bazuela dokumentazioa Zabalza kasuari buruz, baina halaber gehitu zuen ez zuela emango.[4] Epaitegiek auzia ixtea erabaki zuten. Haren heriotza argitu gabe geratzen zela baieztatu zuten, eta torturapean hil zelako hipotesia irekita utzi. Gaur egun, ofizialki onartzen da Mikel Zabalza guardia zibilek egindako torturen ondorioz hil zela.