X Belaunaldiaren ondorengo kohortea, 1981 eta 1996 artean sortuak. From Wikipedia, the free encyclopedia
Milurtekoak (milurteko belaunaldia, Y belaunaldia edo ingelesezko millennials bezala ezagutuak ere) X belaunaldiaren ondorengo kohorte edo talde demografikoa da. Ez dago belaunaldi hau non hasi eta non amaitzen den adierazten duen data zehatzik, baina ikertzaile eta kazetari gehienek 1980 eta 2000. hamarkaden hasieran jaiotakoak izendatzeko erabiltzen dute[1].
Milurtekoak | |
---|---|
Mota | mendebaldeko gizartearen kultura-sorkuntza Kohorte |
Honen parte da | 1980s babies (en) eta 1990s kids (en) |
1987an William Strauss eta Neil Howek sortu zuten "milenial" (milurteko) hitza 1982. urtean jaiotako umeak haurreskola hasten zeudelarik eta komunikabideek ume hauen eta 2000. urtearen arteko etorkizuneko lotura adierazten zutelarik. Strauss eta Howek 1982 eta 2004 urteen artean jaiotako haurrak sartzen dituzte milurtekoen taldean. Milurtekoei buruz idatzi zuten autore hauek Generations: The History of America's Future, 1584 to 2069 (Belaunaldiak: Amerikaren etorkizuneko historia, 1584tik 2069ra)[2] liburuan, eta liburu oso bat zuzendu zieten hauei, Millennials Rising: The Next Great Generation (Milurtekoak matxinadan: hurrengo belaunaldi aparta).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.