Mozarabiera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mozarabiera Al-Andaluseko hizkuntza multzo erromantzea zen, Iberiar penintsulan Erdi Aroan mintzatua.[1] Mosarabiera hizkuntzen artean ez zegoen erabateko batasunik. Latinetiko beste hizkuntzak ez bezala, mozarabiera arabiar alfabetoarekin idazten zen.[2] Ezagutzen dena andalustar poeten jartxa eta moaxajei zor zaie, errepika mozarabieraz eta garapena arabieraz izan ohi zituztenak.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Mozarabiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia |
Eskualdea | Iberiar penintsula |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Pyrenean-Mozarabic (en) | |
Alfabetoa | arabiar alfabetoa, latindar alfabetoa eta Hebrew script based alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | mxi |
Glottolog | moza1249 |
IETF | mxi |
Itxi
Mozarabierari egozten zaio Iberiar penintsulako hegoaldeko eta iparraldeko hizkuntza eta hizkeren arteko hainbat ezberdintasun, eta halaber panotxo edota andaluzieraren hainbat ezaugarri.