Mundu Zaharra deritzona, europarrek Kristobal Kolonen bidaien aurretik ezagutzen zituzten lurraldeak dira, hau da, Asia, Afrika eta Europa (Eurafrasia), eta inguruko uharteak. Amerika aditzera ematen duen Mundu Berriaren kontrako izena da.

Thumb
Fra Mauroren mapa. 1459.

Garai hartako europarrek Asia eta Afrikaren barnealdea ezagutzen ez zuten arren, bere existentzia ezagutzen zen, Japonia eta Hegoafrikaraino. Honela, hauek ere Mundu Zahartzat hartzen dira. Australia eta Antartika, ez dira Mundu Zaharra, ezta Mundu Berria ere, Mundu Zahar eta Mundu Berri izenak, lurralde horiek aurkituak izan baino lehenagokoak baitira.

Biologiari dagokionez, Mundu Zaharreko bizidunak, Eurasia, Afrika eta Australasian aurkitutakoak dira, eta Mundu Berrikoak, Amerikan aurkitutakoak. Australasiak Mundu Zaharrean xede biologikoentzako duen kokapenak, eboluzioaren igaroan, espezieen sakabanaketaren eredu orokorra isladatzen du.

Mundu Zaharreko ardoak, mahatsa lantzen duten eskualde tradizionalei eta han ekoitzitako ardoei erreferentzia egiteko ere erabiltzen dira, Mundu Berriko ardoen oposizioz.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.