barnean zelula-paretarik ez duten bakterioen izen arrunta, Mycoplasma generoan sailkatzen direnak. Espezie asko patogenoak dira gizakiarentzat, eta pneumopatiak eta sexu-transmisiozko gaixotasunak eragiten dituzte From Wikipedia, the free encyclopedia
Mycoplasma generoak bakterio txikienak biltzen ditu, 0,3 x 0,8 mikra dutenak. "Mollicutes" taldean sailkatzen dira. Haien ezaugarririk nabarmenena zelula hormaren gabezia da. Izan ere, zelula horma ez duten bakterio bakarrak dira mikoplasmak, eta horrek berezko propietateak ematen dizkie:
Mycoplasma | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Mycoplasmatota |
Klasea | Mollicutes |
Ordena | Mycoplasmatales |
Familia | Mycoplasmataceae |
Generoa | Mycoplasma Nowak, 1929 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Mikoplasmek ez dute flagelorik eta, haien neurri txikia dela eta, ez dira mikroskopio optikoarekin ondo ikusten.
Itxura aldakorra dute (pleomorfismo): koko moduan agertzen dira maiz, baina forma fina eta luzeak eta forma haritsuak ere erakusten dituzte.
Metabolismoaren aldetik aerobioak dira gehienak, baina badaude anaerobio fakultatiboak ere. Janari eskakizun zorrotzak dituzte, hazkuntza-inguru aberatsak eskatuz; izan ere, ez dira gai molekula organiko asko sintetizatzeko, eta dietarekin hartu behar dituzte. Hazkuntza-inguruetan hazten direnean mikoplasmek itxura oso tipikoa hartzen dute, arrautza frijituena gogoratzen duena.
Mycoplasma generoak 100 espezie inguru ditu. Gehienak landareen eta animalien parasito ez-kaltegarriak dira, saprofito moduan bizi direnak, baina badaude espezie patogenoak ere.
Giza patogeno garrantzitsuenak hiru dira: Mycoplasma pneumoniae, Mycoplasma hominis eta Mycoplasma genitalium.
Mikrobio honek eragindako pneumoniak umeak eta gazteak jotzen ditu batik bat.
Mikoplasmek sortutako gaixotasunak tratatzeko tetraziklinak dira ohiko antibiotikoak. Mikrobio hauek zelula horma ez dutenez, antzua da penizilina edo beste antibiotiko betalaktamikoen erabilpena, zelula hormaren aurka jotzen dutenak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mycoplasma |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.