Ménage à trois
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ménage à trois (frantsesetik eratorria, menaʒ ɑ'tʀwa ahoskatua) hiru pertsonen arteako elkarrekin bizitzeko eta, aldi berean, harreman sexualak mantentzeko akordioa da. Kontzeptua euskaratuta “hiruren etxea” izango litzateke[1]. Testuinguruaren arabera esanahi desberdin izan dezake kontzeptu honek. Normalean ezkontza-triangelu moduan uler daiteke[2]. Bestetan, ezkonduta dagoen bikote baten konponketa moduan ikus daiteke non baten edo bestearen amorantea bereaiekin batera bizi den. Beste kasutan maitasun ugariko elkar bizitze modu bat bezala uler daiteke, non bata besteekin erromantikoki maiteminduta dagoela. Gaur egun, beste esanahi bat jaso du non hirukote sexual bat ematen den, elkarrekin bizi ala ez.
- Artikulu hau hiru pertsonen arteko harreman iraunkorrari buruzkoa da; uneko praktika sexualari gaitzat duena beste hau da: «Hirukote sexual»