From Wikipedia, the free encyclopedia
Nō (japonieraz: 能 Nō ) edo Nōgaku (japonieraz: 能楽 Nōgaku ) Japoniako antzerki mota da, kantua, poesia, musika, dantza eta mimoa nahasten dituena.
Kanami antzezleak eta haren seme Zeami Motokiyok XIV. mendean eman zioten gaur egun duen moldea antzinatik zetorren no antzertiari. Zeami-k budismoaren joera estetikoak landu zituen, eta no-ari buruzko liburuxkak idatzi zituen, antzezleek eta egileek mendez mende beren prestakuntzarako erabili izan dituztenak. No antzertiak arau zorrotz aldaezinak ditu; hasieran kanpoaldean antzezten zen, gaur egun, berriz, antzokietan; agertokia oso sinplea du, jantziak eta mozorroak, berriz, guztiz apainak eta aberatsak; antzezleak gizonezkoak dira beti, eta bi antzezle nagusi daude: shite (japonieraz: 仕手 ) eta waki (japonieraz: 脇 ) , bigarren mailako antzezleen eta abesbatza txiki baten laguntzaz jokatzen dutela. 250 antzerti-lan gorde dira, gehienak XIV. eta XV. mendeetan idatzitakoak. Emanaldi bakoitzak sei bat ordu irauten du eta bost motatako antzerti-lan antzezten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.