Nahaste errazemiko
Molekula baten bi enantiomeroen nahaste ekimolekularra. Ez du aktibitate optikorik erakusten / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nahaste errazemikoa edo errazematoa da bi enantiomeroen kantitate berdinarekin egindako nahastea, argi polarizatuaren planoa desbideratzen ez duena nahiz eta banakako estereoisomeroak optikoki aktiboak izan, hots, nahastea optikoki geldoa da[1].
Nahaste errazemikoak izendatzeko hainbat aurrizki usatzen dira: (±)-, dl-, rac- edo racem- eta RS/SR. Adibidez, (±)-2-klorobutanoa, rac-2-klorobutanoa eta (RS)-2-klorobutanoa edo (SR)-2-klorobutanoa