Nankingo sarraskia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nankingo sarraskia (txineraz: 南京大屠殺; japonieraz: 南京大虐殺; pinyineraz: Nánjīng Dàtúshā), "Nankingo bortxaketa" izenaz ere ezagutua, Japoniako armadak Nanjing hiriaz jabetu eta ondorengo sei asteetan egondako biztanleria txinatarraren sarraskiari deritzo.
Datu azkarrak Jatorrizko izena, Mota ...
Nankingo sarraskia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (zh) 南京大屠殺 |
Mota | Japanese war crimes (en) sarraski wartime sexual violence (en) |
Honen izena darama | Nanjing |
Honen parte da | Battle of Nanking (en) |
Denbora-tarte | 1937ko abenduaren 13a - 1938ko otsailaren 2a |
Data | 1937 |
Garaia | Bigarren Txina-Japonia Gerra |
Kokaleku | Nanjing |
Herrialdea | Txinako Errepublika (1912–1949) |
Gatazka | Bigarren Txina-Japonia Gerra |
Pertsona hilak | 300.000 |
Erantzule | Japoniako Armada Inperiala |
Komunikabide | |
Itxi
Hilketak sei aste iraun zituen, eta 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Horrez gain, soldadu japoniarrek milaka emakume txinatar bortxatu zituzten. Datu zehatzik ez dagoen arren, bortxaketak 20.000 eta 80.000 bitartean izan zela uste da. Datu hau, Japoniako gerra auzitegiak eman zuen jakitera, eta beharbada, bortxaketa kasuak gehiago izan ziren.