Hotzeri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hotzeria, marranta, katarroa edo mafrundia normalean arinak diren birusek sortutako gaixotasun infekzioso bat da. Oso eritasun arrunta da, oro har eguraldi hotzarekin agertzen dena. Geure inguruan ez du aparteko arazorik sortzen, heriotza-tasa oso baxua dauka, eta pertsona ahulei ia beste inori ez dio konplikaziorik eragiten. Herrialde pobreetan, aldiz, arazo gehiago sortzen ditu, baldintza sozio-ekonomiko eskasak direla eta.
Hotzeri | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | goiko arnasbideetako infekzioa, nasofaringitisa, Picornaviridae infectious disease (en) , acute viral respiratory tract infection (en) , upper respiratory tract disease (en) , viral rhinitis (en) eritasuna |
Espezialitatea | familia-medikuntza, infektologia Otorrinolaringologia |
Arrazoia(k) | Errinobirus, Coronaviridae, Adenobirus, arnas birus sintzitial, Human metapneumovirus, human parainfluenza (en) human bocavirus (en) |
Sintoma(k) | Eztula, eztarriko mina, errinorrea, sukarra, tinnitusa, Zurrunga, buruko mina, Doministikua Muki-pilaketa |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura, droplet infection (en) , ukitzeen bidezko kutsapen, kutsapen zuzen fomite transmission (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | zinc chloride (en) , zinc gluconate (en) , sodium ascorbate (en) , (+)-norephedrin (en) , guaifenesin (en) , parazetamol eta Vicks VapoRub (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J00 |
GNS-9-MK | 460 |
GNS-10 | J00 |
DiseasesDB | 31088 |
MedlinePlus | 000678 |
eMedicine | 000678 |
MeSH | D003139 |
Disease Ontology ID | DOID:10459 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Goiko arnasbideak kaltetzen ditu, hau da, sudurra eta eztarria.
Sintoma hauek ditu: kongestioa sudurrean eta begietan, doministikuak, eztarriko mina egonezin orokorra eta, ez beti, sukarra.
Errinobirus generoko birusek sortzen dute, gehienbat.
Hotzeria da ziur aski gaixotasun infekziosorik hedatuena, umeek eta helduek urtean zehar behin baino gehiagotan pairatzen dutena. Larria ez bada ere, laneko eta eskolako absentismo handia eragiten du [1]
Hotzeria gripetik bereizi behar da. Jatorria (birus ezberdinak) eta sintomatologiaren aldetik bi gaitzek ez dute zer ikusirik, jendeak sarritan biak nahastu arren [2]. Gripea hotzeria baino larriagoa da eta gorputzeko atal gehiago kaltetzen ditu.