From Wikipedia, the free encyclopedia
Nature zientzia-aldizkari diziplinartekoa da. Norman Lockyer-ek sortu zuen Londresen, 1869ko azaroaren 4an. 2010ean Journal Citations Report txostenak sailkatu zuen Nature munduko zientzia-aldizkaririk aipatuena, 40.137ko inpaktu-faktorearekin. Horrek egiten du munduko aldizkari akademiko gorenetakoa. Ikerketa originala argitaratzen du, zientzia-esparru askotan. 300.000 bat zientzialari irakurle ditu, eta guztira 600.000 pertsonak irakurtzen dute.
Nature | |
---|---|
Nature journal logo.svg | |
Laburdura | Nature |
Mota | Zientzia informazioa |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1869ko azaroaren 4a |
Hizkuntza | Ingelesa |
Argitaratze lekua | London (Ingalaterra) |
Argitaletxea | Nature Publishing Group |
Gai nagusia | natura zientziak eta transdisciplinarity (en) |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Mundua |
Maiztasuna | Astero |
Salneurria | 10.290 |
Historia | |
Erredaktoreak | Magdalena Skipper (en) eta Philip Campbell |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1476-4687 eta 0028-0836 |
nature.com | |
Nature Publishing taldeak argitaratzen du astero Nature aldizkaria, Macmillan Publishers enpresaren mendekoa, eta Hotzbrinck Talde Editorialena (Die Zeit astekariaren jabea). Nature aldizkariak bulegoak dauzka Londres, New York, San Frantzisko, Washington D. C., Tokio, Paris, Munich eta Basingstoke hirietan, eta berriemaileak ditu herrialde insdustrializatu gehienetan. Orobat, argitaletxeak zenbait aldizkari espezializatu kaleratzen ditu Nature izenarekin, hala nola, Nature Neuroscience, Nature Methods, Nature Structural and Molecular Biology.
Mundu guztiko zientzialariek irakurtzen dute aldizkaria, bertan artikulu gehienak ikerketa-lan oso teknikoak baitira. Hala ere, kaleratzen ditu editorial eta albiste zientifiko orokor samarrak, artikuluak zientzia-politikaz, liburu tekniko eta zabalkundekoen kritikak eta artikuluak zenbait zientzia-diziplinaren historiaz eta etorkizunaz.
Zientzialari gehienentzat Nature aldizkarian argitaratzea da prestigio marka bat. Aldizkariak atzera botatzen ditu parekoen ebaluaziorako bidaltzen zaizkion artikuluen %95. Zenbait kasutan, hedabide orokorrek aipatzen dituzte Nature aldizkarian kaleratutako zenbait artikulu, gaiaren garrantziagatik.
2007an, Science aldizkariarekin batera, Nature aldizkariak Komunikazioaren eta Humanitateen Asturiasko Printzesa Sariak jaso zuen (garai hartan Asturiasko Printze saria izena zuena), “mende bat baino gehiagoan egin duen lanagatik, Gizateriaren zientzia-lorpenak bultzatzen eta jakinarazten, era horretan zientzia eta bizitza hurbilduz”. Nature aldizkarira bidaltzen diren artikuluak parekoen ebaluazio zorrotza jasaten dute, eta bertan parte hartzen dute nazioarteko adituek, jakintzaren arlo guztietakoak.
Nature aldizkariak argitaratutako artikulu famatuen artean hauek daude:
Aldizkariak iritzia eskatzen du jasotako artikuluen gainean. Zalantzazko kasuetan, beste zientzialari batzuek modu konfidentzialean errepikatzen dituzte esperimentuak, artikuluak argitaratu aurretik. Horrekin batera, editoreek bahe handia egiten dute, erabakiz artikulua interes orokorrekoa ote den edo goren mailako zientzia-interesekoa. Hala ere, argitaratutako zenbait artikuluk eskandalu handia sortu dute, argi geratu zelako ondorioak faltsuak zirela. Hori gertatu zen uraren memoria eta fusio hotzaren inguruko artikuluekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.