Neprilisina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neprilisina, mintz metaloendopeptidasa (MME), endopeptidasa neutroa (NEP), CD10 edo leuzemia akutu linfoblastikoko antigeno arrunta (Common acute lymphoblastic leukemia-associated, CALLA ingelesez), gizakiengan MME geneak kodetzen duen entzima da.
MME | |
---|---|
Proteinak kodetzen dituen genea | |
Identifikadoreak | |
Homologene: 5275 Genenames: MME Ensemble: ENSG00000196549 | |
Taxoia | Homo sapiens |
Asoziazio-genetikoa | cerebellar ataxia type 43 (en) Roussy–Lévy syndrome (en) |
Kokapena | |
Kromosoma | human chromosome 3 (en) |
Kokapen zitogenetikoa | 3q25.2 |
Hasiera | 155024124 bp[1] |
Amaiera | 154901497 bp[2] |
Transkripzioak | |
RNA ID | NM_000902, NM_007287, NM_007288, NM_007289, XM_006713647, XM_011512856, XM_011512857, NM_001354642, NM_001354643, NM_001354644 eta XM_047448157 |
Ensembl | |
Sagu arrunt | Mme (en) |
Arratoi arrunt | Mme (en) |
Gene-adierazpen eredua | |
eta | |
Ontologia | |
Kodetzen du | Neprilisina, Neprilysin (en) eta MME protein (en) |
Funtzio-molekularrak | Ikusi
|
Osagai-zelularra | Ikusi
|
Prozesu-biologikoak | Ikusi
|
Neprilisina zink menpeko metaloproteasa bat da, hondar hidrofobikoen amino-aldeko peptidoak mozten dituena, eta zenbait hormona peptidiko inaktibatzen dituena. Besteak beste, glukagona, entzefalinak, P substantzia, neurotensina, oxitozina eta bradikinina.[3] Gainera, β-amiloide plakak degradatzen du, zeinaren tolestura eta aregazio anormala ehun neuralean, Alzheimerraren garapenerako faktore garrantzitsulez eman da. Mintz-proteina gisa sintetizatuta, neprilisina ektodomeinua zelulaz kanpoko gunean askatzen da Golgi aparatutik zelularen azalera garraiatu ondoren.[4]
Neprilisina ehun ugaritan adierazten da; bereziki ugaria da giltzurrunetan. Leuzemia linfozitikoko antigeno arrunt bat ere bada, giza leuzemia linfozitiko akutuaren diagnostikoan (ALL) zelulen gainazaleko markatzaile garrantzitsua dena. Proteina hau Pre-B fenotipikodun zelula leukemikoetan dago, ALL kasuen %85ean.[3]
CD10 adierazten duten arbaso hematopoietikoak “arbaso linfatiko arruntzat” hartzen dira, eta horrek esan nahi du T, B edo Natural Killer zeluletan diferentziatu daitezkeela.[5] CD10, diagnostiko hematologikoan erabiltzen da,[6] B, pro-B eta pre-B linfozito goiztiarrek eta gongoil linfatikoen gune germinalek adierazten baitute. Positibo ematen duten gaixotasun hematologikoen artean hauek daude: ALL, T zelula angioimmunibliastiko linfoma, Brukitt linfoma, leuzemia melogemo kronikoa eztanda krisian (%90a), B-zelula handien linfoma zabala, zentro folikularreko zelulak (%70a), zelula iletsuen linfoma (%10a) eta mieloma batzuk. Aldiz, negatiboa izaten da leuzemia mieloide akutuan, leuzemia linfozitiko kronikoak, mantu zelulen linfoman, eta alde distaleko linfoman.
CD10 hurrengo zelula hauetan aurki genezake: pre-B linfozitoetatik eratorriak diren eta T zelulak ez diren ALL zeluletan, eta Hodgkin linfoma ez den gune germinaleko linfometan. Hala nola, Burkitt linfoma zein linfoma folikularrean. Bestalde, ez dugu B linfozito helduetatik eratorriak diren leuzemia zeluletan edo linfoman aurkituko.