Nzinga Mbande
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ngola Nzinga Mbande ( c. 1583 – 1663ko abenduaren 17a), Ana de Sousa, Rainha Nzinga edo Ngola Ana Nzinga Mbande bezala ere ezaguna Ndongo (1624-1663) eta Matamba (1631-1663) ambundu erreinuetako erregina zen, egungo Angolaren iparraldean kokaturik zeudenak.[1] Ndongo-ko errege-familian jaio zen, hezkuntza militar eta politikoa jaso zituelarik txikitatik; gainera, Inperio Portugaldarrarekin enbaxadore moduan jardun zuen, krisi politikoak desegiten. Bere aita eta anaiak hil ostean erregina bilakatu zen, Esklabo Afrikarren Salerosketaren emendioa garaian, agintean egon zelarik 37 urtetan. Aldi berean, Inperio Portugaldarrak Hego Mendebaldeko Afrika inbaditu zuen esklabotza bidez beren boterea gainjartzeko. Nzingak portugaldarren aurka borrokatu zuen bere erreinuen askatasuna eta ospea defendatzeko. Bere heriotzaren ostean, Nzinga figura historikoa bilakatu zen Angolan bere inteligentzia, jakinduria politiko zein diplomatikoagatik eta bere taktika militar zuhurrengatik.
Nzinga Mbande | |||
---|---|---|---|
1624 - 1663 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Caculo Cabaça eta Ndongoko erresuma, 1581 | ||
Herrialdea | Ndongoko erresuma | ||
Bizilekua | Matambako Erresuma | ||
Heriotza | Matambako Erresuma, 1663ko abenduaren 17a (81/82 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ngola Kilombo kia Kasenda | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |