Obulutegi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Obulutegia sexu hormona eta obuluak sintetizatu eta jariatzen dituen organo femeninoa da. Obulutegiak emakumeetan gizonezkoetan barrabilen baliokideak dira, biak gonadak baitira.
Datu azkarrak Obulutegia, Xehetasunak ...
Obulutegia | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Emakumearen ugaltze-aparatua |
Kokapena | pelbiseko barrunbea |
Hona drenatzen du | ovarian vein (en) Paraaortic lymph node (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | ovarium |
MeSH | A05.360.576.497 eta A06.300.312.497 A05.360.319.114.630, A05.360.576.497 eta A06.300.312.497 |
TA | A09.1.01.001 |
FMA | 7209 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi
- Artikulu hau animalia emeen ugalguruinari buruzkoa da; lore atala gaitzat duena beste hau da: «Obulutegi (botanika)»
Obulutegiak bi izaten dira, almendra itxurakoak eta 6-7 gramo ingurukoak ugalkortasun garaian dauden emakumeetan. Umetokiaren alde banatan kokatuta daude fallopioren tronpei lotuta. Normalean obulutegiak txandakatu egiten dira hilero obulua askatzerako orduan.
Obulutegian egiten da obogenesia, eta ornodunen kasuan guruin endokrino ugariren isuria ere. Ugaztunetan izan ezik, beste animalia mota guztien obulutegiek obulu asko ekoizten dituzte aldiko, era horretan motaren iraupena segurtatzeko.