Ohorezko Matrikula (Matrícula de Honor, gazteleraz) espainiar estatuko hezkuntza sisteman dagoen aitorpen bat da, irakasgai batean lor daitekeen kalifikazio edo notarik gorena da eta ikasleen errendimendua saritzen eta aitortzen du. Honek eragin ekonomikoak ere baditu, hurrengo urteko tasak ordaindu behar ez izatea ekartzen baitu.
Ohorezko Matrikula (unibertsitatea) | |
---|---|
Unibertsitatean | |
Saritutakoa | Kalifikazio gorena, ikasteka espedienterik onena, errendimendu akademiko onenari aitorpena |
Unibertsitatean Graduko irakasgai bakoitzean lor daiteke, ikasleak 10 kalifikazioa lortu behar du eta gainera ohorezko matrikula aitorpena lortu behar du eta horrekin hurrengo urteko kreditu bereko irakasgaiko tasak ez dira ordaindu beharko.
Unibertsitateko Ohorezko Matrikulak Autonomia Erkidego eta Unibertsitate bakoitzak arautzen ditu, adibidez espainiar UNEDen kasuan arautzen du: Orden ECD/1097/2016, de 5 de julio, por la que se fijan los precios públicos por los servicios académicos universitarios en la Universidad Nacional de Educación a Distancia para el curso 2016-2017.[1]
Promozioko espedienterik onena duten ikasleei "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" ematen zaie.
Batxilergoan edo/eta Unibertsitatean ohorezko matrikuladun pertsona ezagunen artean:
- Pablo Iglesias, bere promozioko lehenengoa izan zen Zientzia Politiketan 13 ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[2]
- Mario Conde, bere promozioko lehenengoa izan zen eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai guztietan ohorezko matrikula lortu zuen[3][4]
- Alfredo Perez Rubalcaba, bere promozioko lehehengoa izan zen Zientzia Kimikoetan, dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion
- Paco Marhuenda, 4 ohorezko matrikula lortu zituen Zuzenbidean
- Soraya Saénz de Santamaría, bere promozioko lehenengoa amaitu zuen Zuzenbidean ohorezko matrikula askorekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[5]
- Jesus Posada, ingeniaritzan bere promozioko lehenengoa izan zen 40 ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion[6]
- José Ignacio Wert, bere promozioko lehenengo izan zen Zuzenbidean dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eta Calvo-Sotelo saria eman zitzaizkion
- Alberto Ruiz-Gallardón, bere promozioko lehehengoa izan zen Zuzenbidean, dena ohorezko matrikulekin eta "Ikasketa Amaierako Ezohiko Saria" eman zitzaion
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.