Okre
kolorea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Okrea lurrezko pigmentu natural bat da, burdin oxido hidratatuz osatua eta kolorea horitik laranja edo arre sakonera duena.
Informazio gehiago Kolore koordenatuak, Uhin-luzera ...
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Uhin-luzera | nm | |
Hamaseitarra | #CC7722 | |
RGB | (r, g, b) | (204, 119, 34) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 42, 83, 20) |
HSV | (h, s, v) | (30°, 83%, 80%) |
Itxi
Pigmentu honetatik egiten den kolorea, ohi, hori urrekara bat bezala deskribatzen da, arinki kafe kolorekoa ikusten delarik.
Okre naturala historiaurretik erabili da pigmentu moduan margotzeko, Lascaux leizeetan esaterako. Oso estimatua da arte eder, dekorazio eta igeltserotzan, ez-toxikoa delako eta oso luze irauten duelako.
Historiaurreko hilobi batzuetan ere, okrea gorpuetan erabili zela ikusi da, adibidez, Frantzain aurkitu zen bi bikien ehorzketan[1], edo El Argarreko hilobietan hobietan[2].