Olga Paredes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Olga Lidia Paredes Alcoreza (La Paz, 1984ko urria) boliviar arkitekto eta wikilaria da. 2022ko abuztuan urteko wikilari izendatu zuen Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileak, 2022ko Wikimania ekitaldian, ezagutza librearen dibulgazioan eta gaztelaniazko Wikipedian dagoen genero-desparekotasuna murrizteko egindako ekarpenengatik[1]. Sari hori irabazi duen Latinoamerikako lehen pertsona da[2].
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Olga Paredes | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | La Paz, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Bolivia |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Andres Unibertsitate Nagusia : Arkitektura |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Wikimedian (en) eta arkitektoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Wikimedistas de Bolivia (en) Wikimujeres (en) Geochicas (en) |
Itxi
San Andres Unibertsitate Nagusian arkitektura ikasi zuen. Wikimedistas de Bolivia taldeko koordinatzailea izateaz gain[3], Wikimujeres eta Geochicas erakundeetako kidea eta OpenStreetMap proiektuko editorea da[4].