Ongailu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ongailua zapore berezia emateko edo platera osatzeko janariari eransten zaion gozagarri, saltsa edo espezia da. Sarritan zapore bizikoa izanik, kantitate txikietan erabiltzen da. Euskal sukaldaritzan ongailurik erabilienak gatza, azukrea, oliba olioa, ozpina, berakatza eta perrexila dira.
- Artikulu hau janariari buruzkoa da; ongarria gaitzat duena beste hau da: «Ongarri»
Normalean janaria mahaigaineratu baino lehen edo justu mahaigainean dagoenean eransten dira. Beste batzuk janaria prestatzean erabiltzen dira.