Xabier Mendiguren Elizegiren eleberria, Joxe Arregiren heriotzaz From Wikipedia, the free encyclopedia
Oso latza izan da (Elkar argitaletxea, 2023) Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako eleberri historikoa da, benetako gertaerak eta pertsonaiak dokumentatzen dituena. Mendigurenek adierazi zuenez, "fikziorik gabeko nobela bat da, Rodolfo Walshen eta Truman Capoteren estiloan. Kronika bat, baina modu literarioan idatzita".[1]
Oso latza izan da | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Xabier Mendiguren Elizegi |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Oso latza izan da |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-1360-116-8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberri historikoa eta non-fiction novel (en) |
Hizkuntza | euskara |
Fikzioa | |
Eleberriak kontatzen duena da Joxe Arregi Izagirre ETAko kidearen heriotza. 1981eko otsailean hil zen, torturaren ondorioz, Carabanchelgo espetxean. Gertaera hori eta garaiko beste batzuk ageri dira eleberrian, hala nola José María Ryan ingeniariaren bahiketa eta hilketa, baina kontakizuna zentratzen da Agirreren gorpu torturatuari egin zizkioten argazkiak. Bere garaian ez zen argitu nola egin ziren haiek, baina Amagoia Gurrutxaga kazetariaren 2009ko erreportaje batek argitu zuen: Zizurkilgo hilerriko deposituan gauez zegoela hilkutxa, Juan Kruz Unzurrunzaga ETA pm-ko kide ohia eta Bixente Ameztoi margolaria joan ziren hara, gorpua kutxatik atera, bertan egin argazkiak, eta itzuli katabutera.
Izenburua Arregik berak torturak jasan ondoren espetxeko ziegako kideei esan ziena da, labur baina gogor, zer jasan zuen ("Oso latza izan da"). Beste liburu baten izenburuan ere agertzen da: Oso latza izan da: La tortura en Euskal Herria (Julen Arzuaga, 2012), tortura kasuen bilduma dokumentatua gazteleraz.[2]
Mendigurenek azpititulua ere eman zion eleberriari, lehen edizioko azalean agertzen ez zena, baina bai izenburuaren orrian: «Joxe Arregiren pasioa, herioa eta berpiztea». Ideia honekin bat egiten zuen ilustrazioa aukeratu zuen Mendigurenek euskarazko lehen edizio horretarako, Andrea Mantegnaren Kristo hila.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.