Ostruka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ostruka (Struthio camelus) hegaztirik handiena da. Afrikako basamortu eta sabana eremuak kolonizatu ditu. Hiru azpiespezie ditu eta Struthio generoaren barnean diren bi ostruka espezieen artean ugariena da. Bestea ostruka somaliarra (Struthio molybdophanes) da.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Ostruka | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Struthioniformes |
Familia | Struthionidae |
Generoa | Struthio |
Espeziea | Struthio camelus |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | bipedalism (en) |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | ostrich egg (en) , ostrich plume (en) eta ostrich meat (en) |
Masa | 1,5 kg (pisua jaiotzean) arra: 115 kg (helduen pisua) emea: 100 kg (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 7,4 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 42 egun |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Itxi
Ratiteen ondorengoak dira. Ratiteak Kretazeoan edo Tertziarioaren hasieran agertu ziren. Egun, Ozeanian bizi dira talde horretako kideak[1]. Ostruka 70 km/h-ko abiaduraz lasterka egiteko gauza da.