Out of the Past
From Wikipedia, the free encyclopedia
Out of the Past (euskaraz: «Iraganetik kanpo») 1947ko film beltza da, Jacques Tourneur frantziar zinemagileak zuzendu zuena. Daniel Mainwaring idazlearen Build My Gallows High eleberrian oinarriturik dago. Robert Mitchum, Jane Greer, Kirk Douglas eta Rhonda Fleming izan ziren antzezle nagusiak.
Datu azkarrak Out of the Past, Jatorria ...
Out of the Past | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | Out of the Past |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza, krimenezko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Build My Gallows High (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Mexiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Tourneur |
Gidoigilea(k) | James Cain Daniel Mainwaring (en) Frank Fenton Frank Fenton (en) |
Antzezlea(k) | |
Robert Mitchum Jane Greer Kirk Douglas Richard Webb Rhonda Fleming Paul Valentine Dickie Moore (en) Steve Brodie Virginia Huston Oliver Blake Theresa Harris John Kellogg Frank Wilcox Harry Hayden Brooks Benedict Mary Field James Bush | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Warren B. Duff (en) |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Samuel E. Beetley (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Albert S. D'Agostino (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roy Webb |
Argazki-zuzendaria | Nicholas Musuraca |
Jantzi-diseinatzailea | Edward Stevenson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
Itxi
Zinema beltzaren klasiko handienen artean dago, genero horretako ohiko elementuak baititu: argumentu iluna eta femme fatale edo emakume arriskutsua. Andres Gostin zinema kritikariaren arabera, "bizitzak eragiten duen etsipenari buruzko maisulana da, lirikoa eta, aldi berean, mingotsa. Mundu ustel baten erretrato mikatza isladatu zuen Tourneurrek, oinazera kondenaturik dagoen unibertso baten alderdi mingarria".[1]