Panda gorri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Panda gorria (Ailurus fulgens) Ailurus genero monotipikoko animalia espezie bat da. Karniboro ordenaren barruko Ailuridae familian sailkatuta dago.
Panda gorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Ailuridae |
Generoa | Ailurus |
Espeziea | Ailurus fulgens F. G. Cuvier 1825[1]
|
Azpibanaketa | |
A. f. fulgens F. Cuvier, 1825 A. f. styani Thomas, 1902 | |
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 135 egun |
Elikadura iturri nagusia | fruitua, Banbua, Ezkurra, Goroldioa, arrautza, hegaztia eta Intsektua |
Habitat | Sastrakadi eta baso |
Masa | 120 g (pisua jaiotzean) 4,95 kg (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Ekialdeko Himalaian eta hego-mendebaldeko Txinan baino ez da bizi[2] eta, egun, 10.000 espezimen heldu baino ez daude. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN) galzoriko espezie bat bezala definitu du, bizitokiaren galera, ezkutuko ehiza eta endogamia direla eta, eta herri batzuetan legedi nazionalean babestuak dira. Zoologikoetan izatea ohikoa den animalia bat da-nagusiki Ipar-Amerika eta Europan- eta bertan gatibutasunean ugaldua da.
Panda gorria gehienetan altueran dauden baso epel, heze eta banbuz beterikoetan bizi da. Haren ilea arre kolorekoa da eta buztana luzea eta iletsua du. Haren aurreko hankak nahiko motzak dira, hortaz ibiltzeko era bitxia du. Bakarzalea, territoriala eta gaueko bizitza dituen animalia bat da. Haren elikadura nagusiki banbuan oinaritzen da, baina orojalea denez arrautzak, hegaztiak, intsektuak eta ugaztun txikiak jan ditzake.