Hego Koreako aktibista politikoa. sexu-abusu digitalen aurka eta genero-berdintasunaren alde From Wikipedia, the free encyclopedia
Park Ji-hyun (Koreeraz] 박지현, Wonju, Hego Korea, 1996ko martxoaren 29a) Hego Koreako aktibista politiko bat da, eta Koreako Alderdi Demokratikoko (DPK) buruzagi gaztea izana da, bertako alderdi liberal/ezkertiar nagusikoa.[1][2] 2019an, Hego Korean sexu jazarpeneko eskandalu bat (Nth Room delakoa) argitara ateratzen lagundu zuen.[3] 2022ko martxoan. Park Time aldizkariko TIME100 Next lider berrien zerrendan eta baita 2022ko BBC 100 Emakume zerrendan, sexu-abusu digitalen aurkako borrokan eta politikan genero-berdintasunaren aldeko borrokan egindako lana aitortu diotelarik.[3][4][5][2]
Park Ji-hyun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wonju (en) , 1996ko martxoaren 29a (28 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hallym University (en) gradu Ewha Womans University (en) (2023 - |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, aktibista eta ikerketa kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Q97231430 |
Izengoitia(k) | 불 |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Democratic Party of Korea (en) |
2018an, Park kazetaritza ikasten ari zen Hallym Unibertsitatean, eta ikasle-kazetari gisa ari zen lanean. #MeToo protestak Seulen hasi zirenean, alor jakin batean berezitu zen protesta egiten; Hego Korean emakumeen eta nesken legez kanpoko Internet bidezko filmazioak arazo larria dira.[1][6] Protestetan inspiratuta, berak eta Won Eun-ji lankideak artikulu bat aurkeztu nahi izan zuten Koreako Albiste Agentziako ikasleen urteroko kazetaritza-lehiaketarako.[6][7] Hasieran, Hego Koreako "spycam-epidemia"ri buruz idazteko asmoa izan zuten, non gizonek isilpean filmatzen baitituzte emakumeak eta haurrak, haien baimenik gabe.[7]
2019ko uztailean, Park eta Won Nth Room sarean infiltratu ziren, Telegram sare sozialaren bidez zebilen talde batean.[6][8] Neska gazteen irudiak lortzeko abusuen sistema bat zen, non irudi legez-kanpokoen zabalkundeaz gain, delitu gehigarria egiten den xantaia eginez biktimei (12 urteko neskak ere tartean) haien irudiak eta bideoak legez kanpo salduko direlako mehatxuaren pean.[6][8][9]
Anonimoki zabaldutako ikerketen ondorioz, erakundeek erreakzionatu zuten eta 2020 amaieraraino, 3.700 lagun baino gehiago atxilotu dituzte kasuan.
Park-ek Lee Jae-myung DPK-ko buruzagia ezagutu zuen Gyeonggi probintziako gobernadore zenean.[6][1] 2022. urtearen hasieran publikoki agertu zen Park, hauteskunde nazionaletan DPK-ri eta Lee presidentegaiari laguntzea erabaki zuenean: hori izan zen unean non sexu-jazarpeneko bere ikerketetako identitatea publikoki jakinarazi zuenekoa. Leek kanpainan agindu zuen Interneteko sexu-jazarpena eta laneko sexismoa ere borrokatuko zituela. Era berean, Park gaztea DPK-ko Emakumearen Gaietarako Batzordeko lehendakariorde izendatu zuten.[6][9]
Hauteskundeetan, 2022ko martxoaren 9an, Lee-k People Power Party kontserbadoreko Yoon Suk-yeol-en konrera gutxi galdu zuen, baina 20-30 urte arteko emakumeen %58k Leeren alde bozkatu zuten, uste delarik Park-en partehartzea inportantea izan zela horretan.[9]
Hala ere, Parkek 2020an bertan egin zion uko alderdiko karguari, alderdiak erreformak bultzatzeko gogo gutxi zuela salatuz.[10] Kritikak ere jasan zituen Parkek, dena dela, esperientziarik ezagatik, sexu-jazarpenarekin lotutako kontuak politika lokalaren premien gainetik jartzeagatik eta ezagupen hankasartzeengatik:[6][10][6] adierazpen batzuetan nahastu zituen 21. mendeko Hego Koreako bi drama larri, 2002ko Yeongpyeongeko gatazka eta 2010eko Cheonan armadako ontziaren hondaratzea.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.