Patriarkatua aita edo gizonik zaharrena —hau da, patriarka[1]— etxeko nagusitzat duen gizarte-sistema da. Gizonek dure nagusitasuna, emakumeen eta haurren gainetik. Esanahi orokorragoan, gizarte- edo kultura-sistemetan gizonek gobernua eta nagusitasuna edukitzea da patriarkatua; emakume eta gizonen arteko desberdintasuna handitzen duena.

Feminismoan

Thumb
«BORROKATU PATRIARKATUAREN AURKA»: grafitia, Turingo kale batean (Italia).

Arlo feministan, patriarkatu terminoa —edo, batzuetan, heteropatriarkatu— erabiltzen da gizon eta emakumeen arteko botere-banaketa aipatzeko; alegia, gizonek lehentasuna duten egoera horiek aipatzeko: boto-eskubidea debekatzea, erregulazioa sexu askatasunaren aurkako delituetan, genero-indarkerian, seme-alaben legezko zaintzan, generoaren araberako moral bikoitzean, hizkuntzaren bidezko sexismoan, ikusezin egiteko mekanismoetan, ondorengotza lerroen erabakitzean (aitarengandik bakarrik datorren filiazioa eta aitaren abizena eramatea), oinordetza-eskubideetan, gizarte-harremanetako autonomia pertsonalean, saio publikoetan ―politiko zein erlijiozkoetan― parte hartzean eta, lanaren banaketa-sexualean oinarrituta, gizon eta emakume banaketako lanbideei estatusa ezartzean.

Gizonezkoak patriarkatuan

Teoriko batzuek, Michael Kimmel, Robert Connel eta Michael Kaufman kasurako, gizonezkoen rolari buruz idatzi dute. Topiko erabilienak hauek dira: maskulinitate hegemonikoa eta maskulinitate berriak, emakumeen askapenerako prozesuekin lotuta daudenak.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.