Patricia Urquiola
arkitekto espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Patricia Urquiola Hidalgo (Oviedo, Espainia, 1961eko maiatzaren 12a) diseinatzailea da.[1][2] Gaur egun Milanen bizi da. Euskal herritar familiakoa da, aita gasteiztarra baitzen. Ikasketak Madrileko Unibertsitate Politeknikoko arkitektura fakultatean hasi zituen. Hala ere, hauek Milanen amaitu zituen, eta 1989. urtean graduatu zen. Bere doktoretza-tesia Achille Castiglioni arkitekto ospetsuak gainbegiratu zuen.
Patricia Urquiola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oviedo, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Milan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Polytechnic University of Milan (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania italiera |
Irakaslea(k) | Achille Castiglioni |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea eta arkitektoa |
Lantokia(k) | Milan |
Jasotako sariak | |
patriciaurquiola.com |
Garai hartan, Espainia ez zen Europako Ekonomia Erkidegoko partaidea. Ondorioz, Madrilen ikasitako lau urteetatik bakarra baliozkotu zioten, Milaneko Unibertsitate Politeknikoan. Ondoren Achille Castiglioniren lanekiko interesa piztu zitzaion Urquiolari, momentu hartan, Castiglioni Milaneko Unibertsitate Politeknikoko katedratikoa baitzen. Castiglionik tesian laguntzeaz gain, edozerekin ez zela konformatu behar irakatsi zion Urquiolari. Bere intuizioari kasu egin behar ziola eta beti haratuago begiratu behar zuela aholkatu zion.
Bere ikasketak amaitu ostean, Maddalena De Padova eta Vico Magistretti diseinatzaile eta arkitekto ezagunak ezagutzeko aukera izan zuen.[3] Hauekin hiru urtez (1990- 1993) lan egiteko aukera izan zuen, beraien firmako produktu-garapeneko departamentu- buru bezala. Esperientzia honetan, material ezberdinekin eta fabrikazio-munduarekin trebatzeaz gain, 'Flower' aulkia garatu zuen, baita 'Loom' eta ‘Chaise Longue' sofak ere. Hauek izan ziren bere lehenengo lan garrantzitsu eta aitorpenezkoak.
De Padova eta Magistretti diseinatzaileekin lanean aritu ondoren, 1993. urtean enpresari moduan hasi zen. Beste diseinatzaile batzuekin batera, arkitektura eta barruko dekorazioko estudio bat zabaldu zuen. Etapa berri honetan 1996. urtera arte egon zen. Urte horretan ere bere zerbitzuak eskaini zizkion sortze-taldearen koordinatzaile gisa Lissoni and Assocciates konpainiari, Piero Lissoni diseinatzailearen jabetzako enpresari, hain zuzen ere.
2001. urtean, pausu handia eman zuen bere karreran, eta bere estudio propioa zabaldu zuen Milanen. Harrezkero, proiektu integralak burutzeko aukera izan du, bere bi pasioak, diseinua eta arkitektura islatu eta bateratu dituelarik. Gaur egun, Alessi, B&B, Moroso, Padova, Kartell, Artelano eta Driade enpresak bere bezeroen artean daude, eta hauentzako diseinu garaikideko sinbolo bihurtu diren altzariak diseinatzeaz gain, beraien saltze-puntuen irudiak eta marketina ere garatzen ditu.
Gainera, bere lanari dedikatutako esposizio eta aktibitate akademiko ugaritan hartu du parte, Espainia, Holanda, Danimarka, Finlandia, Estatu Batuak eta Italian, besteak beste. Diseinuaren nazioarteko komunitatearen esker ona jaso izan du.