matematikaria, matematikako alorreko artikulugile oso emankorra From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Erdős (hungarieraz: Erdős Pál ˈɛrdøːʃ ˈpaːl ahoskatua; Budapest, Hungaria, 1913ko martxoaren 26a - Varsovia, Polonia, 1996ko irailaren 20a) matematikari ospetsua izan zen.
Paul Erdős | |
---|---|
(1992) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1913ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Hungaria |
Bizilekua | Erresuma Batua Manchester Varsovia Hungaria Israel Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | askenazia |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Varsovia, 1996ko irailaren 20a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Kozma Street Jewish Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Lajos Erdős |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stephen I of Hungary High School (en) (1926 - 1930) Eötvös Loránd University (en) (1930 - 1934) Doktoretza : matematika |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Tesia | Über die Primzahlen gewisser arithmetischer Reihen (en) |
Tesi zuzendaria | Lipót Fejér |
Doktorego ikaslea(k) | Joseph Kruskal Alexander Soifer (en) Béla Bollobás (en) George B. Purdy (en) Géza Fodor (en) Bonifac Vazahabe Donat (en) |
Hizkuntzak | hungariera ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Victoria University of Manchester (en) (1934 - 1938) Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua (1938 - 1940) Purdue Unibertsitatea (1943 - 1945) Notre Dameko Unibertsitatea (1952 - 1954) Technion - Israelgo Teknologia Institutua (1954 - 1996) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Poloniako Zientzien Akademia |
Bere bizitza kontatuz film bat egin zen: N Is a Number: A Portrait of Paul Erdős (euskaraz: 'N zenbaki bat da; Paul Erdősen erretratua').
1996ko irailaren 20an hil zen bihotzekoak jota, 83 urterekin, Poloniako hiriburuan.
Paul Erdős Budapesten 1913ko martxoaren 26an jaio zen. Bere familia judua zen. Bere gurasoak Anna eta Lajos Erdős ziren. Bi alaba ere izan zituzten baina hil ziren Paul jaio baino egun batzuk lehenago, 3 eta 5 urte zituztelarik, sukar eskarlatagatik. Horregatik Paulen gurasoak umea gehiegi babesteko joera izan omen zuten. Hiru urterekin ba omen zekien gehiketak egiten eta lau urterekin zenbat segundo bizi izan duen pertsona batek kalkulatzeko gaitasuna omen zuen. Paulen gurasoak matematikariak ziren biak.
Paulek urte bat zuenean Lehenengo Mundu Gerra hasi zen. Horren ondorioz bere aita atxilotu zuten Errusiako armadakoek. Bere aita Siberian egon zen 6 urte gatibu. Anna, emaztea, Paulen ama, irakasle lan egiten zuen. Anna oso babeslea zelako-edo ez zion Pauli eskolara joaten uzten eta irakasle bat joaten zitzaion etxera irakasteko.
Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean. Miklós Horthy politikariak, eskuin-nazionalista, bere herriko boterea lortu zuen. Annak irakasle bezala zuen lana utzi behar izan zuen, bere bizitzagatik eta bere semearen bizitzagatik beldur zelako. Garai hartan Horthyren gizonak kaleetatik zehar ibiltzen ziren komunistak eta juduak hiltzen. 1920an Horthyk judu kontra lege batzuk ezarri zituen eta 13 urte geroago Hitlerrek Alemanian eta Austrian ezarri zituen antzeko legeak ezarri zituzten Hungarian ere. Urte hartan Paulen aita Siberiatik heldu zen.
Gerren arteko garaian, Erdős hazi ahala, juduen kontrako etsaitasuna gero eta handiagoa zen. Erdősek Hungariatik irten behar izango zuela bazekien. Sei urte soilik zituenean, antisemitismoaren handiagotzearen, konbertsio bat egiteko iradoki zioten. "Nahi duenak egin dezake", esan omen zuen, "baina ni jaio nintzen bezala jarraitu dut (judu izaten)".
Erdösentzat, judua izanda, Hungariako unibertsitateetan sartzeko aukera oso txikia zen. Judua izateak sarrera erabat murrizten zion baina Erdösi nazio-azterketako lehen postuaren irabazle zelako, 1930an, sartzeko aukera eman zioten. 21 urterekin, 1934an, bere doktoregoa lortu zuen. Horren ondoren, Hungaria utzi zuen eta Manchesterra, Ingalaterrara, joan zen. Bere egonaldian zehar, Ingalaterran, Erdősek asko bidaiatu zuen Erresuma Batuetan zehar.
Gero AEBn ibili zen urtetan.
Erdős izan zen historian matematikari buruz artikulu gehien argitaratu zituen pertsonetariko bat. Lehia horretan Eulerrekin konparatzen dute. Erdősek artikulu gehiago argitaratu zituen Eulerrek baino, baina Eulerren artikuluak luzeagoak izan ziren, azken honek orrialde gehiago argitaratu zituen. Bere bizitzan zehar, Paul Erdosek gutxi gorabehera 1500 artikulu idatzi zituen, 500 bat egilekiderekin.
Bere ekarpenen artean nabarmentzen dituzte Ramseyen teoria eta probabilitate metodoaren aplikazioa.
Bere ekarpen ugariengatik, bere kolaboratzaile eta lagunen batzuek, umorez, matematika-omenaldi bezala Erdősen zenbakia ezarri zuten: Erdősi 0 zenbakia esleitu zioten, artikuluren batean harekin zuzenean lanean ibili ziren kide guztiei —500 kide bati-edo— 1 zenbakia ezarri zieten, bere kolaboratzaileren bati lagundu zion norbaiti 2 zenbakia, eta horrela, elkarren segidan... Kalkulatzen da egungo matematikari aktiboen % 90ek 8 baino zenbaki txikiagoa dutela.
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.