![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/01/Paulhasluck.jpg/640px-Paulhasluck.jpg&w=640&q=50)
Paul Hasluck
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Paul Meernaa Caedwalla Hasluck (Fremantle, 1905eko apirilaren 1a - Dalkeith, 1993ko urtarrilaren 9a) australiar politikaria izan zen. Australiako 17. gobernadore orokorra izan zen 1969tik 1974ra.
Historian lizentziatu zen Mendebaldeko Australiako Unibertsitatean, eta Bigarren Mundu Gerran Kanpo Arazoetako Departamentuarekin bat egin zuen. 1946tik 1947ra Australiako enbaxadorea izan zen Nazio Batuetan.
Australiako Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 1949an Parlamentu Federaleko kide hautatu zuten. 1951n Lurralde ministro izendatu zuten eta hamabi urtetan Australiako lurraldeen (Nauru, Papua Ginea Berria, Ipar Lurraldea) autogobernurako trantsizioa hasi zuen. Defentsa ministro (1963-64) eta Atzerri ministro (1964-69) ere izan zen.
1969an John Gortonek gobernadore orokorra kargua eskaini zion. 1969tik 1974ra egon zen postuan. Erretiratu ondoren, idazteari ekin zion.