Paul Pen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Paul Pen, (Madril, 1979ko abenduaren 23a) idazle eta telebista-gidoigile espainiarra da. Fnacek Talentu Berria bezala izendatu zuen 2011an El aviso (RBA) liburua argitaratu eta gero. [1]; El País egunkariaren Babelia gehigarriak ere bikain bezala agurtu zuen ref>http://elpais.com/diario/2011/08/06/babelia/1312589560_850215.html</ref>. Dagoeneko, eleberri hori alemanieraz eta italieraz irakur daiteke. 2013an El brillo de las luciérnagas (Plaza y Janés), bere bigarren eleberria kaleratu zuen. Biak ala biak zinemarako prestatzen ari dira Morena Fils konpainiaren eskutik. Jorge Gerrikaetxebarria ari da El aviso liburuaren gidoia prestatzen.[2] Alberto Marini, bestetik, El brillo de las luciérnagas eleberriarena egiten ari da.[3] Haren liburuak thriller moduko eleberriak dira. Roald Dahlen eta Stephen Kinen eragina onartu ditu.[4]
Paul Pen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1979ko abenduaren 23a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta gidoilaria |
Genero artistikoa | eleberria |
paulpen.com | |