From Wikipedia, the free encyclopedia
Pazkoa edo Pazko Igandea kristautasunaren jai egun garrantzitsuena da, udaberrian ospatutakoa.
Pazkoa | |
---|---|
Jesusen piztuera (Raffaello, 1499/1502) | |
Mota | Kristaua, kulturala |
Esanahia | Jesukristoren piztuera ospatzen da |
Data | |
Data | Martxoaren 22 |
2023 | Apirilaren 9 (Mendebaldea) Apirilaren 16 (Ekialdea) |
2024 | Martxoaren 31 (Mendebaldea) Maiatzaren 5 (Ekialdea) |
2025 | Apirilaren 20 (Mendebaldea) Apirilaren 20 (Ekialdea) |
2026 | Apirilaren 5 (Mendebaldea) Apirilaren 12 (Ekialdea) |
Judaismoak Pazkoan Moisesen eskutik Israel herria Egiptoren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogatan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.
Kristauek Aste Santua burutzen dute, hiru egun nagusitan: Ostegun Santuan, Jesukristoren nekaldi edo pasioaren ataria irudikatzen dute, hau da, apostoluekin egindako "Azken Afaria" eta atxilotu baino lehenagoko orduak.
Ostiral Santuan, nekaldiaz beraz oroitzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak alegia.
Pazkoan Jesusen piztuera ospatzen dute, aste horretako igandean. Era berean, pazkoa liturgia urteko epe garrantzitsuenaren hasiera da, Mendekoste egunera arte 50 egun irauten dituena. Aldi horretako elizkizunetan Elizaren sorrera gogoratzen da, besteak beste.
Kristauen artean ekialdekoek (ortodoxoek) eta mendebaldekoek (katoliko eta protestanteek) egun desberdinetan ospatzen dute pazkoa. Urtez urte data aldatu egiten da, eguzki-egutegiaren bidez egin beharrean ilargi-egutegiaren bidez zehazten baita.
Katolikoen eta ortodoxoen artean, prozesioek tradizionalki garrantzi handia izan dute. Espainian oso ezagunak dira Andaluzian eta Gaztelan egindakoak, ezaugarri zeharo ezberdinetakoak. Euskal Herrian, aldiz, ohitura ahulagoa dago prozesioei dagokienez.
Gurean, politika eta erlijioa uztartuz, EAJk finkatu zuen Aberri Egunaren ospakizuna Pazko Igandearen egunean.
Irlandan urtero 1916ko Pazko matxinadaren urteurrena ospatu ohi da, herrialde osoan gertakari hori oroitarazteko ekitaldiak burutzen dira, eta Dublingo O'Connell Street etorbidea eta erdigunean kale martxa eta desfileak igarotzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.