Peritonitis
Peritoneoaren hantura / From Wikipedia, the free encyclopedia
Peritonitisa baresarearen hantura da. Bi mota nagusi daude: akutua eta kronikoa.
- Peritonitis akutua, gehienetan, gertuko hanturaren edo eritasunen baten ondorioa da, eta hiru aldi ditu: narritagarria (oinazea, goragalea, meteorismoa, ileitisa); ezkutukoa (sintoma gutxikoa); eta pozoitsua (takikardia, sukar handia, eldarnioak, pixa egiteko zailtasuna, etab.).
- Peritonitis kronikoa, batzuetan, akutuaren ondoriozkoa izaten da, baina, gehienetan, hasieratik izaten da kronikoa. Peritonitisa sortzen duen eragilearen arabera, bi mota nagusi daude: bakterio batek eragina (estreptokokoak, estafilokokoak, gonokokoak, kolipatogenoak, rickettsiak, etab.) eta aseptikoa, peritoneoa narritarazten duen eragile kimiko, mekaniko edo pozoitsu batek sortua.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Peritonitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gastrointestinal system disease (en) , infekzio intraabdominala, inflammatory disease (en) , peritoneal disease (en) , skin and integumentary tissue symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Sintoma(k) | oka, abdominal tenderness (en) goragalea |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | zeftriaxona, cefotetan (en) , zefotaxima, B anfoterizina, meropenem (en) eta cefoxitin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 567.8, 567.89 eta 567.82 |
GNS-10 | K65 |
DiseasesDB | 9860 |
MedlinePlus | 001335 |
eMedicine | 001335 |
MeSH | D010538 |
Disease Ontology ID | DOID:8283 |
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Miserere kolikoa gaixotasun hilgarri baten antzinako izendapena da, etiologia modernoan peritonitis bat edo apendizitis akutuaren eraso bat izan daitekeena.[1]