From Wikipedia, the free encyclopedia
Philip Morin Freneau (New York, 1752ko urtarrilaren 2 – Freehold, 1832ko abenduaren 18) Estatu Batuetako olerkaria eta kazetaria izan zen. Familia higanot batean jaio zen. Independentziarako Gerran abertzaleen aldeko lanak idatzi zituen: Gage jeneralaren bakarrizketa (1775), Gage jeneralaren aitorpenak (1775). Britainiarrek preso hartu zuten, eta gertakari horretan oinarri hartuta idatzi zuen Itsasotiko presondegi britainiarra (1781). National Gazette-ko idazlea izan zen. Hamiltonen finantza-politikari eraso zion, eta Jeffersonen alde agertu zen. Umorezko lanak idatzi zituen (Soldadu mozkorra), eta Ameriketako indiarren egoerari buruz idatzitako lehen lana ere harena izan zen (Indiarren hilerria). Izadiaz (Ezker-aihen basatia, Erle bat dela eta) eta heriotzaz ere idatzi zuen, erromantizisten ikusmoldea eredu zuela.
Philip Freneau | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | New York, 1752ko urtarrilaren 2a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Freehold Borough, New Jersey, 1832ko abenduaren 18a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | New Jersey (mul) | ||
Heriotza modua | : hipotermia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria eta editorea | ||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.