Piazza dei Miracoli
From Wikipedia, the free encyclopedia
Piazza dei Miracoli (eusk. 'Mirakuluen enparantza'), ofizialki Piazza del Duomo (eusk. 'Katedralaren enparantza') 8,87 hektareako eremu harresitua da, Pisan dagoena. Erdi Aroko artearen gune nagusienetariko bat da, baita munduko eraikin multzo liluragarrienetariko bat ere.[1] Bere jabea Erromatar Eliza Katolikoa da eta barnean lau eraikin erlijioso ditu: Pisako katedrala, Pisako bataiotegia, Pisako dorre okertua eta Camposanto Monumentale ('Hilerri monumentala').
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Piazza dei Miracoli | |
---|---|
Piazza dei Miracoli | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Pisako probintzia |
Hiria | Pisa |
Koordenatuak | 43°43′24″N 10°23′43″E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Pisako katedrala mirari Piazza del Duomo (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Azalera | 8,87 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 395 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1987 (XI. bilkura) |
Bisitariak urtean | 1.178.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza del Duomo, Pisa eta Piazza Duomo 17, 56126 Pisa |
Itxi
'Piazza dei Miracoli' izena Gabriele d'Annunzio poetak eman zion. Honek Forse che sì forse che no (1910) bere eleberrian enparantza "prato dei Miracoli" edo "mirakuluen belardia" moduan deskribatu zuen. 1987an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2].