Las Trece Rosas taldeko kide bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Pilar Bueno Ibáñez 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen. Une hartan jostuna zen, eta 27 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz da ezaguna.[1][2][3][4]
Pilar Bueno Ibáñez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sause, 1912 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1939ko abuztuaren 5a (26/27 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jostuna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Pilar Bueno Sausen jaio zen, Zaragozako probintzian. Jostun lan egiten zuen, eta gerra hastean PCEra afiliatu zen. Hala, gerra bitartean "casas-cuna" delakoetan lan egin zuen bolondreski, bertan haur umezurtzak eta gerrara zihoazen milizianoen seme-alabak zaintzen zituen.
Alderdiaren Kuadro Eskolako buru bezala aritzeko formazioa jasotzeko aukeratua izan zen eta Radio Norte erakundearen idazkari izendatu zuten. Gerra amaitzean Federico Bascuñanak deitu zuen komunistak berrantolatzen laguntzeko eta kapitalean zortzi sektore sortzea enkargatu zion: Iparraldekoa, Hegoaldekoa, Ekialdekoa, Mendebaldekoa, Chamartin de la Rosakoa, Guindalerakoa, Prosperidadekoa eta Vallekasekoa.
1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren hilarrietan.[5]
Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak.
2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialriari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.