Placebo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Placebo rock alternatiboko musika taldea da, Londresen 1994an sortua. Egungo kideak Brian Molko, Stefan Olsdal eta Steve Forrest dira. Gaurdaino, zortzi estudio-album plazaratu dituzte. Taldeak nahiko ospe handia eskuratu du mundu osoan, 10 milioi disko baino gehiago saldu baitituzte.[1]
Placebo | |
---|---|
Placebo, Poland 2012 | |
Datuak | |
Jatorria | Londres (Erresuma Batua) |
Musika mota | Rock alternatiboa Punk ondoko suspertzea |
Urteak | 1994 - gaur egun |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Brian Molko Stefan Olsdal Steve Forrest | |
Informazio gehigarria | |
www.placeboworld.co.uk | |
Taldearen estiloa aldatu egin da denborak aurrera egin ahala. Haien lehendabiziko diskoan soinua gordina zen, eta instrumentazioa minimalista. Baina ondoko albumetan doinua goibeldu eta moteldu da, eta sintetizadoreak eta soinua ekoizteko beste era ez hain tradizionalak hasi dira erabiltzen (batik bat Black Market Music-en ondoren).
Taldea, hein batean, ezagutzera eman da bere kideen sexualitatea dela eta (Olsdal homosexuala da, Forrest heterosexuala eta Molko bisexuala), haien bizimoduen gehiegikeriengatik eta Molkoren irudi androginoagatik (hainbatean aipatzen da kantetan).