Pleuronektiforme
Osteiktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Gorputza zapala, asimetrikoa eta alde batetik pigmentatua dute, eta ahoa okerra. Bi begiak ahotik hurbil eta alde pigmentatuan daude. Hondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pleuronektiformeak edo arrain zapalak (Pleuronectiformes) arrain aktinopterigioen ordena bat dira. Aditu batzuek Perciformes ordenaren subordenatzat jotzen dute. 400 espezie baino gehiago dira eta zenbaitek, platuxak, mihi-arrainak, erreboiloak, oilarrak eta halibutak esate baterako, interes komertziala dute.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Pleuronektiforme | |
---|---|
Paleozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Pleuronectiformes Linnaeus, 1758 |
Itxi
Gorputza zapal eta zabala dute. Gorputzaren alde batera migratzen dute bi begiek hazkuntzarekin batera[1], ahoa bere lekuan geratzen den bitartean. Helduak direnean, albo baten gainean etzaten dira itsas edo ibaietako hondoetan. Kolorez marroixkak izaten dira alde batetik (gorantz geratzen dena), eta zurixkak behean geratzen den erditik. Batzuk itsasoaren hondoan kamuflaturik bizi dira.