Ponpeia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ponpeia[1] (latinez: Pompeii; italieraz: Pompei) Antzinako Erromako hiri bat izan zen, Vesuvio sumendiaren magalean zegoena. Egungo Pompei udalerrian zegoen. K.a. VI. mendetik aurrera greziarrak, etruskoak eta samniarrak bizi izan ziren bertan.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Ponpeia | |
---|---|
Pompeii | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Italiako udalerri | Pompei |
Koordenatuak | 40°45′02″N 14°29′23″E |
Historia eta erabilera | |
Istilua | 59 |
62ko Ponpeiako lurrikara | 62 |
79ko Vesuvioaren erupzioa | 79 |
Suntsiketa | 79 |
Setioa | K.a. 89 |
Arkitektura | |
Azalera | 98,05 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 829 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
Itxi
- Artikulu hau Gizateriaren ondaren den antzinako hiriari buruzkoa da; Italiako udalerriari gaitzat duena beste hau da: «Pompei (Napoli)»
Ondoren, erromatar aberatsen udako hiria izan zen (K.a. 89). Lurrikara batek hondatu zuen K.o. 63an eta 79ko urriaren 24an[2], Vesuvioren errautsek eta harriek estali zuten oso-osorik. 1748az geroztik egindako indusketa-lanei esker, bizimodu erromatarra ederki erakusten duten ateak, kaleak, etxeak, dendak, tenpluak, mosaikoak, horma-pinturak, eskulturak, etab. aurkitu dira.