Punjab (Pakistan)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Punjab[1] (punjabieraz/urduz: پنجاب) Pakistango probintzietako bat da, biztanleria handiena duena eta Punjabien eta hainbat talde etnikoren bizilekua. Hegoaldean Sindh du mugakide, Balutxistan eta Ipar-Mendebaldeko Muga Probintzia mendebaldean, Azad Kashmir eta Jammu eta Kashmir eskualdeak iparraldean (lehena Pakistanek eta bigarrenak India kudeatuak, baina Kaxmirreko lurraldea) eta Islamabad ere du iparraldean. Indiako Punjab eta Rajahstan ere ditu ekialdean. Hizkuntza nagusia punjabiera da, eta Seraiki eta Urduan ere hitz egiten dira. Hiriburua Lahore da. Hiri nagusiak Multan, Rawalpindi eta Sialkot.
Punjab پنجاب | |||
---|---|---|---|
Pakistan | |||
Administrazioa | |||
Estatua | PAK | ||
Izen ofiziala | پنجاب پنجاب | ||
ISO 3166-2 | PK-PB | ||
Hiriburua | Lahore | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 31°20′N 74°13′E | ||
Azalera | 205,344 km² | ||
Mugakideak | Khyber Pakhtunkhwa, Sindh, Balutxistan, Islamabad Capital Territory (en) , India eta Punjab | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 101.391.000 | ||
Dentsitatea | 386,8 bizt/km² | ||
Gentilizioa | Punjabitar | ||
Informazio gehigarria | |||
Gobernadorea | Khalid Maqbool | ||
Hizkuntzak | Punjabiera Urdu Siraiki Hindko Balutxiera | ||
Ordu eremua | UTC+05:00 | ||
www.punjab.gov.pk/ |
- Artikulu hau Pakistango probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Punjab».
Punjaben izena pertsieratik dator, Panj hitzatik eta hau era berean sanskritoko Pañca hitzatik, bost esan nahi duena, eta Ab hitzatik, sanskritoko Apetik datorrena eta ura esan nahi duena. Izen honek bertan dauden bost hizkuntzekin du harremana, Beas, Ravi, Sutlej, Chenab eta Jhelum.