Brasilgo unibertsitatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala (portugesez: Universidade Federal do Rio de Janeiro, UFRJ), Brasilgo Unibertsitatea izenaz ere ezaguna, Brasilgo unibertsitate federalik handiena da. Rio de Janeiro hirian dago eta hiru campus ditu: Ilha do Fundão, Praia Vermelha eta IFCSko humanitateen eremua. Horrez gain, hiriaren erdialdean hiru eraikin independente ditu. 1920an sortu zen "Brasilgo Unibertsitatea" izenarekin. Bere eskola batzuk koloniaren garaikoak dira. Rio de Janeiro hirian 80 institutu eta unibertsitate baino gehiago daude. [1]
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | UFRJ eta UFRJ |
Mota | Unibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Brasil |
Jarduera | |
Kidetza | Agence universitaire de la Francophonie (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 9.376 (2012) |
Erabilitako hizkuntza | portugesa |
Ikasle-kopurua | 67.329 (2013) |
Agintea | |
Errektorea | Roberto Leher (en) |
Ekonomia | |
Aurrekontua | 3.100.000.000 R$ (2013) |
Historia | |
Sorrera | 1920ko irailaren 7a |
webgune ofiziala |
UFRJ Latinoamerikako unibertsitate onenen zerrendan laugarrena da, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluaren sailkapen webometrikoaren arabera. [2]
Unibertsitatea hainbat "zentro" eta unitate bereizitan banatuta dago:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.