Sacagawea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sacagawea, Sakakawea eta Sacajawea izenez ere ezaguna— (Lemhi River, Idaho, AEB,1788ko maiatza — Ipar Dakota, AEB,1812ko abenduaren 20a) xoxone etniako emakume indigena izan zen, lemhi tribukoa, besteak beste, esploratzailea, interpretea, sendatzailea eta aitzindaria izan zen.[1][2]
Sacagawea | |
---|---|
Sacagawea irudikatzeko (xoxone tribuko emakume bat) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Salmon (Idaho), 1788ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | xoxonea |
Heriotza | Fort Lisa (en) , 1812ko abenduaren 12a (24 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifus exantematikoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Toussaint Charbonneau |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, interpretea eta Aitzindaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lewis eta Clarken espedizioan Louisianako Lurraldea esploratzen lagundu zuelako da ezaguna —Meriwether Lewis eta William Clark buru zituen espedizioa—, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko esplorazioan.[3] Sacagawea 1804 eta 1806 bitartean joan zen espedizioarekin, Ipar Dakotatik gaur egungo Oregon estatuko kostalderaino. Espedizioko kide batzuek Janey deitzen zioten.[1]
Sacagjawea oso lagungarria izan zen Ozeano Barera iristeko egin beharreko urratsak azaltzeko, Ipar Amerikako lurraldea ezagutzeko bidaia garrantzitsuenetako batean parte hartu zuelan. Sacagaweak espedizioarekin bidaiatu zuen, Ipar Dakotatik Ozeano Bareraino, milaka kilometrotan zehar. Amerindiar populazioekin kultura harremanak ezartzen lagundu zuen, eta ekarpenak egin zizkion natura-historiari.[1]
Estatu Batuetako dolar bateko txanpon-edizio batean Sacagawea eta haren seme Jean Baptiste azaldu ziren. Txanponaren aurpegiak Randy'L He-dow Teton izeneko emakume xoxone baten aurpegia erreproduzitu zuen, ez baitzegoen eta ezbaitago Sacagawearen irudi zehatzik.[1]