![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cb/Samosachutney.jpg/640px-Samosachutney.jpg&w=640&q=50)
Samosa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Samosa pasta gozo frijitu edo errea da, patata, tipula, ilarrak, gazta, behi-haragia eta beste jaki batzuk edo dilistak bezalako jaki zaporedunak dituena. Forma ezberdinak har ditzake, besteak beste, triangelu, kono edo ilargi erdiko formak, eskualdearen araberakoak[1][2][3]. Indiar estiloa, sarri chutney batez lagundurik, izango da errezetarik ezagunena, baina Afrikatik Txinaraino hedatzen den janari bat da. Erdi Aroan edo lehenagoko jatorria du. Samosak Asiako hegoaldeko, mendebaldeko Asiako, hego-ekialdeko Asiako, Mediterraneoko eta Afrikako herri batzuetan ohikoak dira. Eskualde hauetako migrazio eta kultur hedapenaren ondorioz, gaur egun samosak beste eskualde batzuetan prestatzen dira.
Datu azkarrak Materialak, Osagaiak ...
Samosa | |
---|---|
gozogintza, pasta barrubete eta jaki | |
![]() | |
Materialak | gari-irina haragia ilarra azenarioa patata |
Osagaiak | gari-irina, patata, azenarioa, ilarra eta haragia |
Historia | |
Jatorria | Ekialde Hurbila |
Itxi