Saparmurat Nijazov
From Wikipedia, the free encyclopedia
Saparmurat Ataievitx Nijazov —haren izena Saparmurad grafiarekin ere ageri da— (turkmeneraz: Saparmyrat Ataýewiç Nyýazow; Gypjak, Turkmenistango SES, 1940ko otsailaren 19a – Asgabat, Turkmenistan, 2006ko abenduaren 21a) turkmeniar politikaria eta 1991tik hil zen arte Turkmenistango diktadorea izan zen. 1962an sartu zen Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan. 1990ean, Turkmenistango Sobiet Gorenaren lehendakari izendatu zuten. Sobietar Batasuna 1991n desegin eta Turkmenistanek independentzia lortu zuenean, Nijazov errepublika independenteko lehendakari egin zuten; 1992ko hauteskundeetan, garaipen erabatekoa izan zuen, emaitza ofizialen arabera botoen % 99,5 aldeko izan baitzuen. 1995ean berriro berretsi zuten bere karguan, eta 1999an bizi arteko lehendakari izendatu zuen Turkmenistango Parlamentuak.
Saparmurat Nijazov | |||||
---|---|---|---|---|---|
1990eko azaroaren 2a - 2006ko abenduaren 21a ← baliorik ez - Gurbanguly Berdimuhamedow (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gypjak (en) , 1940ko otsailaren 19a | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Turkmenistan | ||||
Heriotza | Asgabat, 2006ko abenduaren 21a (66 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Türkmenbaşy Ruhy Mosque (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Atamyrat Nyýazow | ||||
Ama | Gurbansoltan Eje | ||||
Ezkontidea(k) | Muza Niýazowa (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Peter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) Higher Party School at the Central Committee of the CPSU (en) | ||||
Hizkuntzak | Turkmenera errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta autobiografialaria | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Armed Forces of Turkmenistan (en) | ||||
Gradua | generalissimo (en) supreme commander (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa islama | ||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Democratic Party of Turkmenistan (en) | ||||
Türkmenbaşy («turkmenen buruzagia») titulua zuen. Pertsonaganako kultua sustatu zuen eta bere eszentrikotasun pertsonalak ezarri zizkion herrialde guztiari, hala nola, hilabeteen eta asteko egunen izenak aldatzea bere autobiografiari (Ruhnama) erreferentziak egiteko[1].