Giza esperientzia psikologikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Schadenfreude (alemanez [ˈʃaːdənˌfʁɔʏ̯də] ahoskatua) giza-esperientzia ohikoa da: gertukoen zoritxarra ikustean edo gertukoak pairatutako irain, kalte, arazo edo porroten berri jakitean; horrekin plazera, alaitasuna, poza edo gogobetetasuna sentitzean datza.
Schadenfreude maileguzko hitza da, alemanezkoa; hainbat hizkuntzatan erabili ohi dena kulturazko termino gisa, hizkuntza askotan ez baitago sinonimo garbirik. Hitz konposatua da, osagai hauekin: Schaden 'kalteak, kalte' eta Freude 'poza'.
EHUko Euskara Institutuak egindako lan batek[1], euskarazko testuetan 10 agerpen zenbatu zituen, eta ordain zerrenda hau emanː
Euskal Herriko diglosia egoeran, ohikoa da testu eleanitzetan (iragarkietan, eskuarki) erdarazko bertsio zuzenen ondoan euskarazko ordain txarra aurkitzea, ezjakintasunak edo txukuntasun faltak eraginda.[2] Horregatik, kontrakoa gertatzen den aldi bakanetan,[3] euskaldunek sentitzen dutena schadenfreude adibide garbitzat har daiteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.