Sei Eguneko Kanpaina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sei Eguneko Kanpaina (1814ko otsailaren 10etik 15era) Napoleon I.a Frantziakoaren indarren garaipen sail bat izan zen, Seigarren Koalizioa Parisera hurbiltzen zen bitartean.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Sei Eguneko Kanpaina | |||
---|---|---|---|
Seigarren Koalizioko Gerra | |||
Data | 1814ko otsailaren 10etik otsailaren 15era | ||
Lekua | Frantziako ipar-ekialdea | ||
Emaitza | Frantziar garaipen taktikoa, gaina estrategikoki emaitzarik gabekoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Itxi
Sei Eguneko Kanpainan Napoleonek lau porrot eragin zizkion Silesiako Blücherren armadari Champauberteko guduan, Montmiraileko guduan, Château-Thierryko guduan eta Vauchampseko guduan. Napoleonen 30.000 gizoneko armadak 17.750 hildako eragin zizkion Blücherren 50.000-56.000 gizonen armadari[1].
Bohemiako armadak, Schwarzenberg Printzearen agindupean, Parisera egin zuen aurrera, eta, horren ondorioz, Napoleonek Blücherren armadaren aurkako jazarpena bertan behera utzi behar izan zuen[2]. Vauchampsen porrota gertatu eta bost egunera, Silesiako armada erasoaldira itzuli zen.