Mafia serbiarra edo Serbiako krimen antolatua (serbieraz: Cpпска мафија / Srpska mafija) Serbiako edo etnikoki serbiarrez osatutako erakunde kriminalek jasotzen duten izena da. Ez da erakunde bakarra, batzuk baizik. Serbiako kriminalak aktibo daude Europar Batasuneko herrialdeetan, eta haien jarduera ohikoenen artean daude kontrabandoa, arma eta droga trafikoa, xantaia, pertsonen salerosketa, legez kanpoko jokoa, bizkartzain eta sikario lanak.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...
Serbiar mafia
Datuak
Izen ofiziala
Cpпска мафија
Motadelinkuentzia antolatua eta Mafia
HerrialdeaSerbia
Itxi
Thumb
Zoran_Đinđić lehen ministroa 2003ko martxoaren 12an hil zuten.

Jugoslaviako Gerrek kriminalei ihesbidea eman zieten nazioarteak Serbiari ezarri zizkion zigor ekonomikoetan. Kriminal serbiar batzuk, estatuko segurtasun indarretako kide bezala kontratatuak izan ziren, Milorad Ulemek "Legija" bezala, Arkanen Tigreen komandante bat, gerraren ondoren, (Txapel Gorriak bezala ezagutzen direnak) JSO berrizendatu zena, eta Serbiako Lehen Ministro zen Zoran Đinđićen hilketa planeatu zuena 2003an.[1]

Zabaldutako herrialdetan

Mafia honen aktibitateak toki askotan ezagutu da. Hona hemen garrantzitsuenak: Serbia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Kolonbia, Mexiko, Peru, Brasil, Bolivia, Argentina, Balkanak, Alemania, Austria, Suedia, Amerikako Estatu Batuak, Italia, Ipar Mazedonia, Grezia, Zipre, Australia, Espainia, Erresuma Batua, Frantzia, Norvegia, Danimarka, Errumania, Hungaria, Kroazia, Eslovenia, Herbehereak, Belgika.

Buru nagusiak Miloševićen garaian

Slobodan Milošević garaia mafia honen urrezko garaia izan zen. Hauek ziren nagusiak:

Mafia serbiarra kulturan

Serbiako mafia hainbat pelikula, eleberri eta bideo-jokotan agertu da. Haiek erakusten dituzten irudiak antzeko erakundeen antzekoak dira: basatiak, odolzaleak, e.a.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.