From Wikipedia, the free encyclopedia
Sexu-langileen Nazioarteko Eguna urtero ekainaren 2 ospatzen da. Egun horretan langile hauek pairatzen dituzten bizi-baldintzak eta bazterketa kaleratu nahi da. Egun horretan, Frantziako Lyonen, 1975ko ekainaren 2an, prostituta talde handi batek Saint-Nizier elizaren okupazioa gogorarazten da; okupazio horren helburua bizi ziren egoera salatzea zen.[1] Oroitzapen ospakizuna 1976tik egiten da.[2]
Frantzian XX. mendeko 70. hamarkada sexu-langileentzat bereziki gogorra izan zen. Poliziaren jazarpena haien aurka handia zen eta iritzi publikoan haien aurkako mezuak eta kanpainak ohikoak ziren. Ondorioz, prostitutak klandestinitate handian mugitu behar ziren. Hau guztia gutxi balitz, bi prostituta erailak izan ziren. Egoera ikusita, sexu-langileak Lyongo Saint-Nizier elizan bildu ziren eta bertan entzerratu ziren ekainaren 10 arte; azken egun horretan polizia elizan sartu ziren eta bertaratutako guztiak kanporatu zituzten. [3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.