Shwedagon pagoda
From Wikipedia, the free encyclopedia
Shwedagon pagoda (birmanieraz: ရွှေတိဂုံဘုရား, ʃwèdəɡòʊɴ pʰəjá ahoskatua), ofizialki Shwedagon Zedi Daw (birmanieraz: ရွှေတိဂုံစေတီတော်, ʃwèdəɡòʊɴ zèdìdɔ̀ ahoskatua) deitua, Myanmarreko antzinako hiriburua den Yangonen dagoen multzo erlijioso bat da. Shwedagon Pagoda edo Shwedagon Paya estupa bikainak presiditzen du (Birmanian paya bezala ezagutzen dira) tenpluz inguratua. Estupak 100 metroko altuera du, eta urre bainu batekin estalia dago. Errege Lakuaren mendebaldeko ertzean dago, Singuttara muinoetan. Herrialdeko budistentzat pagodarik sakratuena da, Budaren erlikia batzuk baititu, horien artean oihal zati bat eta Siddharta Gautamaren zortzi ile.
Shwedagon pagoda | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Myanmar |
Myanmarko eskualde | Yangon |
Hiria | Yangon |
Township of Myanmar | Dagon Township |
Koordenatuak | 16°47′54″N 96°08′58″E |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hsinbyushin (en) |
Dimentsioak | 112 () m |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi) |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
Bisitariek oinustu egin behar dute bertan sartu aurretik. Otoitzak erloju orratzen aurkako norantzan bueltak emanez egiten dira.