Planeta-sistema orbita baten barnean edo orbitatik at izar bati grabitazionalki loturik dauden eta izarrak ez diren argizagien multzoa da. Hizkera xehean, planeta bat edo gehiago dituzten sistemek planeta-sistema bat eratzen dute, baina, horretaz gain, planeten ordez sistema horrek planeta nanoak, asteroideak, satelite naturalak, meteoroideak, kometak, planetesimalak edo disko zirkumestelarrak (edo aipatutakoen artetik zenbait) baldin baditu, planeta-sistematzat hartuko da sistema.[1][2] Alabaina, Eguzkiak bere inguruan orbitatzen diharduten argizagiekin batera, Lurra barne, sortzen duen sistemari Eguzki-sistema deritzo.[3] Exoplaneta-sistema terminoa ere baliatzen da planeta-sistema bati erreferentzia egiteko.

Thumb
Planeta-sistema baten irudikapen artistikoa.

2019ko azaroaren 1ean 4.126 egiaztatutako exoplaneta ezagutzen ziren, 3.067 planeta-sistemetan banatuta eta 671 sistemetan planeta bat baino gehiago ezagutzen zirela.[4] Hondakinen diskoak ere ohikotasunez aurkitu dira, baina bestelako gorputzak atzematea askoz zailagoa da, txikiak izateaz gain, argirik igortzen ez dutelako.

Astrobiologian planeta-sistema baten gune bizigarriari buruz sarritan hitz egiten da, eremu horretan kokaturik dauden planeta edo argizagietan ura bada, egoera likidoan egon daitekeelako eta beraz, Lurrean sortu den biziaren antzekoa eduki dezakeelako argizagiak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.