Siziliaren inbasio aliatua, Husky Operazioa ere deitua, 1943ko uztailaren 9tik 10erako gauean hasi zen, eta abuztuaren 17an amaitu zen aliatuen garaipenarekin. Irlaren inbasioa operazio mixto handi bat izan zen, airez eta itsasoz hasi zena. Ondoren, sei asteko lurreko kanpaina bat egin zen eta Italiako kanpaina hasi zen.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
Husky izan zen ordura arteko Bigarren Mundu Gerrako operazio anfibiorik handiena, hondartzetan eta zabaleran lehorreratutako gizonei dagokienez. Estrategikoki, planifikatzaile aliatuek proposatutako helburuak lortu zituen Siziliako operazioak, Ardatzaren aireko eta itsasoko indarrak irlatik kanporatu baitzituzten. Era berean, Mediterraneoko ibilbideak garbitu zitzaizkien gudaroste aliatuei eta Mussolini atxilotu zuten Kontseilu Faxista Handiak eta Viktor Emanuel III.a erregeak. Modu honetan, Italiaren inbasio aliaturako bidea ireki zen.