From Wikipedia, the free encyclopedia
Sobietar Batasuneko Heroia (errusieraz: Герой Советского Союза, Guerói Sovétskogo Soyuza) Sobietar Batasunean ematen zen ohorezko titulu garrantzitsuena zen. Barnean Leninen Ordena sartzen zen eta, bikaintasuna adierazteko, Urrezko Izarra gramota edo egitandia adierazteko. Ohorezko sari hau 1934ko apirilaren 16an ezarri zen eta Sobietar Batasunaren Sobiet Nagusiaren Presidiumak ematen zuen.[1] Sobietar Batasunaren amaierarekin 1991an titulu hau beste batzuekin ordezkatu zen: Errusian Errusiar Federazioaren Heroia, Ukrainan Ukrainako Heroia eta Bielorrusian Bielorrusiako Heroia.
Sobietar Batasuneko Heroia | |
---|---|
Jatorrizko izena | (ru) Герой Советского Союза |
Mota | courage award (en) ohorezko titulu SESBeko ohorerik gorenak |
Indarraldi | 1934ko apirilaren 16a - |
Maila | Hero of Labour of the Russian Federation (en) Lan Sozialistaren Heroia |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Osatuta | |
Sarituen zerrenda mundu osoko pertsonalitateak zeuden, nahiz eta gehienak sobietarrak izan. Sobietar Batasunaren historian 12.776 pertsonek jaso zuten saria.[2] Anatoly Liapidevsky (lehendabizikoa), Sigizmund Levanevsky, Vasily Molokov, Mavriky Slepnyov, Nikolai Kamanin, Ivan Doronin eta Mikhail Vodopianov pilotuak saria jasotzen lehenengoak izan ziren.[3] Pertsonalitate batzuek behin baino gehiagotan eskuratu zuten saria; esaterako Georgi Zhukovek lau aldiz jaso zuen.
Hona hemen saritu gutxi batzuk:
Ohorezko titulu hau jasotzea abantaila handiak zituen: hegaldiak dohainik, etxea izateko aukera gehiago, osasun asistentzia hobeagoa, autobusak dohainik...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.