Errusiera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Errusiera
Remove ads

Errusiera[1] (ру́сский язы́к, russkij jazyk, /ˈruskʲɪj jɪˈzɨk/ ahoskatua) ekialdeko eslaviera hizkuntza da[Oh 1][2], indoeuropar hizkuntzen familiako adar baltiko-eslaviarrekoa. Ekialdeko eslaviar lau hizkuntzetako bat da, eta errusiarren jatorrizko hizkuntza da. Antzinako Sobietar Batasuneko de facto[3] eta De iure hizkuntza ofiziala izan zen[4]. Errusiera, Errusiar Federazioko, Bielorrusiako, Kazakhstango, Kirgizistango eta Tajikistango hizkuntza ofiziala izaten segitzen du, eta, oraindik ere, lingua franca gisa erabiltzen da Ukrainan, Moldavian, Kaukasian, Erdialdeko Asian eta, neurri txikiagoan, Herrialde Baltikoetan eta Israelen[5][6][7][8].

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

253 milioi hiztun baino gehiago ditu mundu osoan[9]. Europan gehien hitz egiten den jatorrizko hizkuntza da[10], eslavieraz gehien hitz egiten dena[11], baita, Eurasian, geografikoki, hizkuntza zabalduena ere[11]. Munduan gehien hitz egiten den zazpigarren hizkuntza da jatorrizko hiztunen kopuruaren arabera[12], eta, munduko bederatzigarren hizkuntzarik erabiliena, hiztun kopuru osoari dagokionez. Nazioarteko Espazio Estazioko bi hizkuntza ofizialetako bat da[13]; Nazio Batuen sei hizkuntza ofizialetako bat[14], eta Interneten gehien erabiltzen den laugarren hizkuntza halaber[15]. Idatzizko adibideak X. mendetik ageri dira.

Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere muntakoa da. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri da Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat dela.

Errusiera idazkera alfabeto ziriliko errusiarra erabiliz idazten da; bigarren mailako artikulazio palatala duten kontsonante fonemak eta ez dutenak bereizten ditu: hots, bigunak eta gogorrak deritzenak. Ia kontsonante orok du alde gogor edo bigun partea, eta, bereizketa hori, hizkuntzaren ezaugarri nabarmena da, idatziz agertzen dena ez kontsonantea aldatuz, baizik eta hurrengo bokala aldatuz. Beste alderdi garrantzitsu bat da bokal atonoak neutralizatzea. Azentuatzea, askotan aurreikusi ezina dena, ez da, normalean, ortografikoki adierazten[16], nahiz eta hautazko azentu zorrotza erabil daitekeen markatzeko, adibidez, hitz homografikoak bereizteko (hala nola замо́к [zamók, 'sarraila'] eta за́мок [zámok, 'gaztelu']), edo ohikoak ez diren hitz edo izenen ahoskera egokia adierazteko.

Remove ads

Sailkapena

Errusiera, indoeuropar familia zabaleko ekialdeko eslaviar hizkuntza da. Ekialdeko antzinako eslavieraren ondorengoa da, Kieveko Rusan erabilitako hizkuntza, IX. mendearen amaieratik XIII. mendearen erdialdera arte izan zen ekialdeko eslaviar tribu-pilaketa aske bat. Ahozko hizkuntzaren ikuspuntutik, haren ahaiderik hurbilenak ukrainera, bielorrusiera eta Rusiniera dira[17], ekialdeko eslaviar adarreko beste hiru hizkuntzak. Ukraina ekialdeko eta hegoaldeko leku askotan eta Bielorrusia osoan, hizkuntza horiek bereizketarik gabe hitz egiten dira, eta, zenbait arlotan, elebitasun tradizionalak hizkuntza nahasketak ekarri zituen, hala nola Ukraina ekialdeko surzhyk eta Bielorrusiako trasianka. Novgorod ekialdeko eslaviar dialekto zahar bat (XV. edo XVI. mendeetan desagertu bazen ere), batzuetan, errusiera modernoaren sorreran garrantzi handia izan zuela uste da. Halaber, errusierak antzekotasun lexiko nabarmenak ditu bulgarierarekin, bi hizkuntzetan eliza eslaviarraren eragin komun bat dela eta, baina XIX. eta XX. mendeetako elkarreraginaren ondorioz, Bulgariako gramatika eta Errusiakoa oso ezberdinak dira[18].

Mendeetan zehar, errusieraren hiztegi eta literatura-estiloak mendebaldeko Europako eta erdialdeko hizkuntzen eragina ere izan du, hala nola greziera, Latin, poloniera, nederlandera, Aleman, frantses, italiera eta ingelesarena[19], eta, neurri txikiagoan, hegoaldeko eta ekialdeko hizkuntzena: uraldar, turkiar[20][21], persiera[22][23], arabiera eta hebreerarena[24].

Montereyko (Kalifornia) Defentsa Hizkuntzako Institutuaren arabera, Errusiera III. mailako hizkuntza gisa sailkatzen da, jatorrizko ingeles hiztunen ikasteko zailtasunari dagokionez, gutxi gorabehera 1.100 orduko murgiltze-instrukzioa behar izatea tarteko jarioa lortzeko[25].

Remove ads

Errusiera estandarra

Zatiketa eta gatazka feudalek Errusiako printzerrien arteko oztopoak sortu zituzten mongolen agintearen aurretik, eta, bereziki, haien garaian. Horrek ezberdintasun dialektalak indartu zituen, eta denbora batez, hizkuntza nazional estandarizatu baten agerpena eragotzi zuen. Errusiar estatu bateratu eta zentralizatuaren eraketa XV eta XVI mendeetan eta espazio politiko, ekonomiko eta kultural komun baten pixkanakako berragerpenak hizkuntza estandar komun baten beharra sortu zuen. Normalizaziorako hasierako bultzada, gobernuaren burokraziatik etorri zen; bada, gai administratibo, juridiko eta judizialetan komunikazio tresna fidagarririk ez zegoenez, arazo praktiko nabaria bihurtu zen. Errusiera estandarizatzeko lehen saiakerak oinarritu ziren Moskuko kantzilertzan edo hizkuntza ofizial deitutakoan, XV-XVII. mende bitartean[26]. Harrezkero, Errusiako hizkuntza-politikaren joera estandarizazioa izan da, bai errusiar etnikoen arteko oztopo dialektikoak murrizteko zentzu mugatuan, bai errusieraren erabilera beste hizkuntzen ondoan edo haien alde zabaltzearen zentzurik zabalenean[26].

Errusieraren gaur egungo forma estandarra, oro har, errusiar hizkuntza literario modernotzat hartzen da (современный русский литературный язык – «sovremenny russky literaturny yazyk»). XVIII. mendearen hasieran sortu zen, Petri II.a Handiaren agintepean, Errusiako estatua modernizatzeko erreformekin, eta Moskuko dialekto-substratutik (erdialdeko errusiera) garatu zen, aurreko mendeko errusiar kantzilertza hizkuntza baten eraginpean[26].

Iraultza boltxebikearen aurretik, errusieraren forma mintzatua nobleziarena eta hiri-burgesiarena zen. Errusiar nekazariek, biztanleriaren gehiengo handiak, beren dialektoetan hitz egiten jarraitzen zuten. Hala ere, nekazarien hizketa ez zen inoiz sistematikoki aztertu, zeren filologoek, oro har, folklore-iturritzat eta jakin-minerako iturritzat hartzen baitzuten[27]. Hala aitortu zuen Nikolai Karinsky dialektologo errusiar adituak, zeinak bere bizitzaren amaieran idatzi baitzuen: «Errusiar dialektoen adituek, gehienbat, fonetika eta morfologia aztertzen zituzten. Zenbait ikerlari eta bildumagilek tokian tokiko hiztegiak bildu zituzten. Ia-ia ez dugu errusiar dialektoen lexikoaren edo sintaxiaren azterketarik»[28].

1917tik aurrera, hizkuntzalari marxistek ez zuten inolako interesik nekazarien dialekto ugaritasunean, eta haien hizkuntza azkar desagertuko zen iraganeko erlikiatzat hartu zuten, adituen arreta merezi ez zuena. Nakhimovskyk aipatzen ditu A.M Ivanov eta L.P Yakubinsky akademiko sobietarrak, eta, 1930ean, idatzi zuen:

« Nekazarien hizkuntzak feudalismotik jasotako aniztasun heterogeneoa du. Proletalgoranzko bidean, nekazariak, fabrikari eta industriari, beren tokiko nekazari-dialektoak gehitzen dizkio, haien fonetika, gramatika eta hiztegiarekin, Nekazarien artean, langileak kontratatzeko prozesuak berak eta langileen mugikortasunak beste prozesu bat sortzen dute: nekazarien herentziaren likidazioa tokiko dialektoen berezitasunak berdinduz. Nekazari-eleaniztasunaren hondakinen gainean eta industria astuna garatzeko testuinguruan, kualitatiboki berria den entitate bat sortzen dela esan daiteke, langile-klasearen hizkuntza orokorra... Kapitalismoak gizarte jakin baten hiri hizkuntza orokorra sortzeko joera du[29]. »
Remove ads

Banaketa geografikoa

Thumb
Hemisferioaren ikuspegia, errusiera hizkuntza ofiziala den herrialdeena eta, gutxienez, biztanleen % 30ek lehen edo bigarren hizkuntza gisa hitz egiten duten baina hizkuntza ofiziala ez den herrialdeena.

2010ean, errusieraren 259,8 milioi hiztun zeuden munduan: Errusian, 137,5 milioi; EBE eta Baltikoko herrialdeetan, 93,7 milioi; ekialdeko Europan, 12,9 milioi; mendebaldeko Europan, 7,3 milioi; Asian, 2,7 milioi; Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan, 1,3 milioi; Saharaz hegoaldeko Afrikan, 0,1 milioi; Latinoamerikan, 0,2 milioi; Estatu Batuetan, Kanada, Australia eta Zeelanda Berrian, 4,1 milioi hiztun. Beraz, errusiera munduko zazpigarren hizkuntza da hiztun kopuruagatik, ingelesaren, mandarineraren, hindi-urduaren, gaztelaniaren, frantsesaren, arabieraren eta portugesaren ondoren[30][31][32].

Errusiera, Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da. Errusierazko hezkuntza oraindik ere hautu herrikoia da, bai errusiera bigarren hizkuntza gisa, bai Errusiako jatorrizko hiztunentzat zein Sobietar Errepublika ohi askotan ere. Errusiera, oraindik ere antzinako errepublika sobietar gehienetan, haurrek ikasteko hizkuntza garrantzitsutzat ikusten da[33].

Estatus ofiziala

Errusiako hizkuntza ofiziala da, eta baita Bielorrusia, Kazakhstan, Tajikistan eta Kirgizistanekoa ere. Nazio Batuak erabiltzen dituen sei hizkuntzetako bat da.

Eskola publikoko ikasle errusiarren % 97k, bielorrusiarren % 75ek, kazakhstandarren % 41ek, ukrainarren % 24k, kirgizistandarren % 23k, moldaviarren % 21ek, azerbaijandarren % 7k eta georgiarren % 5ek ikasketa guztiak edo gehienak errusieraz egiten dituzte.

Remove ads

Idazteko sistema

Sakontzeko, irakurri: «Alfabeto ziriliko»

Errusiera alfabeto ziriliko berri eta modernoaz (кириллица) idazten da; 33 letra ditu. Hona letra larriak eta xeheak eta balioa:

А a
/a/
Б б
/b/
В в
/v/
Г г
/ɡ/
Д д
/d/
Е е
/je/
Ё ё
/jo/
Ж ж
/ʒ/
З з
/z/
И и
/i/
Й й
/j/
К к
/k/
Л л
/l/
М м
/m/
Н н
/n/
О о
/o/
П п
/p/
Р р
/r/
С с
/s/
Т т
/t/
У у
/u/
Ф ф
/f/
Х х
/x/
Ц ц
/ts/
Ч ч
/tɕ/
Ш ш
/ʂ/
Щ щ
/ɕː/
Ъ ъ
/-/
Ы ы
/ɨ/
Ь ь
/ʲ/
Э э
/e/
Ю ю
/ju/
Я я
/ja/

Transliterazio sistema

Euskaltzaindiak, 156. arauan[34], alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema ematen du.

Informazio gehiago Errusierazko alfabeto zirilikoa, Transliterazioa ...
Remove ads

Ortografia

Errusiera idazten den bezala ahoskatzen da, ia. Hau da, soinu fonetikoak, morfologikoak, etimologikoak eta gramatikoak eta, adibidez, hizkuntza bizi gehienen antzera, bere logikak eta kontraesanak ditu barne.

Idazteko arauen azken berrikuntzak eta aldaketak 1918an egin ziren, eta arau guztiak 1956an amaitu. Hiztun batzuek, oraindik, ez dituzte azken aldaketak barneratu, eta, horren ondorioz, batzuetan, akatsak egiten dituzte.

Puntuazioa bizantziar grezieratik hartu zuten hasiera batean, baina, 1700 eta 1800 artean, guztiz aldatu zen, frantses eta alemanezko ereduak hartu baitziren.

Remove ads

Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak

Izenak

Errusierazko izenek, izan ere, kasuak, numeroak (singularra eta plurala) eta generoak (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) dituzte. Deklinabide-sistema konplexua da, sei kasu gramatikal baitaude:

  • Nominatiboa: subjektua kasu horretan doa.
    • Отец тебя любит. Otets tebia liubit (Aitak maite zaitu).
  • Akusatiboa: osagarri zuzenarekin erabiltzen da.
    • Я люблю собаку. Ja liubliu sobaku (Nik txakurra maite dut).
  • Datiboa: aditzaren ekintza nori zuzenduta dagoen adierazteko.
    • Я говорю тебе. Ja govoriu tebe (Nik zuri esaten dizut).
  • Genitiboa: NOREN kasuarekin pareka genezake; era berean, ezezko esaldietan objektu zuzena adierazten du.
    • Машина сестры. Maxina sestry (Arrebaren / Ahizparen autoa);
    • У меня нет денег. U menia net deneg (Nik ez dut dirurik).
  • Instrumentala: ZEREZ adierazten du; etorkizunean gertatzen diren esaldietan erabiltzen da halaber.
    • Я вижу глазами. Ja vizhu glazami (Nik begiez ikusten dut).
  • Preposizionala: lekuzko eta abarreko ezaugarriak ematen dizkio hitzari.
    • В саду работает мужчина. V sadu rabotaiet muzhtxina (Lorategian gizon batek lan egiten du).

Alemanez jazotzen denaren antzera, preposizioek ondoren datorren hitzaren kasu gramatikala zehazten dute.

  • Напротив дома стоит моя машина. Naprotiv doma stoit moja maxina. (Nire autoa etxearen aurrealdean dago).

Aditza

Aditzek konjugazioa, hiru denbora (orainaldi, lehenaldi eta geroaldi bakunak), hiru modu eta bi ahots dituzte.

Orainaldia

Esaldietan, являться javliatza aditza (egon, izan) ez da beharrezkoa: Мальчик красив Maltxik krasivyj (maltxik «mutila», krasivyj «ederra») = «Mutila ederra da».

Atzizki nagusiak orainaldian -ю -iu, -шь -x, -т -t, -ем / -им -jem / -im, -ят / -ют -iat / -iut eta -те -te dira.

Любить Liubit' = maite:

  • Я люблю Ja liubliu = Maite dut.
  • Ты любишь Ty liubix = Maite duzu.
  • Он / Она / Оно / Это любит On / Ona / Ono / Eto liubit = Maite du.
  • Мы любим My liubim = Maite dugu.
  • Они любят Oni liubiat = Maite dute.
  • Вы любите Vy liubite = Maite duzue.

Lehenaldia

Atzizki nagusiak lehenaldian -л (-l), -ла (-la), -ло (-lo), eta -ли (-li) dira. Adibidez, Выпить Vypit' (edan) aditzarekin:

  • Я выпил воду Ja vypil vodu = Nik ura edan dut.
  • Ты выпил воду Ty vypil vodu = Zuk ura edan duzu.
  • Мужчина выпил воду Muzhtxina vypil vodu = Gizonak ura edan du.
  • Девочка выпила воду Devotxka vypila vodu = Neskak ura edan du.
  • Привидение выпило воду Prividenije vypilo vodu = Mamuak ura edan du.
  • Мы выпили воду My vypili vodu = Guk ura edan dugu.
  • Они выпили воду Oni vypili vodu = Haiek ura edan dute.
  • Вы выпили воду Vy vypili vodu = Ura edan duzue.
Remove ads

Ikus, gainera

Oharrak

  1. Rusiniera barne, batzuetan, Ukrainan, ukrainar dialekto gisa sailkatzen dena

Erreferentziak

Bibliografia

Irakurketa gehiago

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads